Literatur lehiaketa
Badator... beldurra
Pello Otxoteko
Hotzikara, zirrara,
geldiune laburra,
dardara, ikara,
hitz batean beldurra.
Beroa daukat,
bero berezia,
bero arraroa,
izerdi hotza darion bero hormatua.
Barruko zentzazio berezia,
Edo kanpoko emozio aparta.
Laburra, motza, hotza, itzela da beldurra.
Dartariatik datorren dardar hots leuna,
ala,
Urdailetik urduri hurbiltzen den soinu hotz astuna.
Ritmo berdineko, momentu ezberdina,
Robot baten antzera guk geuk egina,
Arraro agertzen da une horretan, gure barneko zeru urdina.
Barrutik datorren hotsa
deiadarka txit ozenki
bizkarmuinetik joango da
garauneraino zuzenki.
Beldurraren hots itzela
denetan arront aparte
bereganatuko zaitu
odola izoztu arte.
Grina orotatik bait da
beldurra beti aurrena
gizonok dugun zentzua
gehien ahultzen duena.
Baina gure baitan sartu
eta agertu orduko
ezina gertatuko zaigu
egitea hari uko.
Hotzikara, zirrara,
geldiune laburra,
dardara, ikara,
ziur dela beldurra.
|