- Orrialde nagusira itzuli - Plazara aldizkaria - Ale honen aurkibidea
- Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)
Plazara. 10 zkia. (1988-udaberria)
Hitz neurtuak
Ipar eta hego
Jean Louis Davant
Iparra
lur galdua
gau eta lano
lokatzen eremu
gezurren erresuman
urruti hotzetik
izar baten pizle.
ene lurra
ene bizia
ezin dizut erran
"aberria zu zaitut"
hegotik baitut ekia
biziaren pizle.
zu zaitut ama
aita dut hegoa
urradurarik ez!
Eguna eta gaua
beude josirik
denbora batuan.
Aita zergatik
ahantzi gaituzu?
Ez gara bastartak
iparreko haurrak
ongi edo gaizki
ohorea zaindu
nahi badugu.
Aitaren etxea
zaude bada zutik
iparreko haurrek
zu baitan dugu aurki
askatasun bidean
noizbait behar dukegun
aterbe saindua.
dugun atxik egun
amaren atalai
denen gotorleku
mendi tontorrean
lanoen gainetik
zelaien zaindari.