|  
              
               
 
 
Bertso paperak
 
 
 
Gehio letu dezazun animoz emanak
 
 
 
Jesus Mari Mendizabal
 
 
 
Doinua: Belateko lapurrarena
 
 
 
            1
 
Durangoko azoka
 
heldu da berriro
 
betiko sei katuak
 
han biltzeko giro.
 
Bertso nahasitan nahi dut 
 
jo zazpi enbido 
 
salatuaz hamaika 
 
masoka libido 
 
begibistan baitauzkat 
 
hamabi motibo.
 
 
 
            2
 
Nola pikardia den 
 
pipia zurean 
 
eta domistikuna 
 
ajea agurean, 
 
ea zen liburu asko 
 
sortua gurean 
 
behin ere ez geundelako 
 
irakur gurean; 
 
ordu galdu damutan 
 
beraz ez gaudean.
 
 
 
            3
 
Lehen ez zela-ta, nornahi 
 
zitekeen defenda 
 
gaur luzea da baina 
 
liburu zerrenda, 
 
etxetik urrun gabe 
 
hara zenbat denda 
 
baina zertako kendu 
 
begitako benda...
 
eguzki aldi txarrik 
 
ere ba omen da.
 
 
 
            4
 
Sekulan ez gara izan
 
esateko lotsak 
 
geure etxeko kulturan 
 
gabiltzala motzak; 
 
ezin engainatuko 
 
ditugu arrotzak 
 
jakin dakitelako 
 
beti're zorrotzak 
 
eraman ohi direla 
 
gosearen hortzak.
 
 
 
            5
 
Mostradore ederrak 
 
munduko terrazan 
 
eta etxekoari 
 
seinalea trazan, 
 
sarritan hor gabiltza 
 
"balitz eta bazan" 
 
baina baldintzak beti 
 
daude elkarren kazan, 
 
ttunttuna motela al da 
 
euskaldunon plazan?
 
 
 
            6
 
Errege soilarekin 
 
haundira ordago 
 
joaz izorratu da 
 
makiña bat mago, 
 
kolore eta itxuraren 
 
esperoan bahago 
 
ikusl beharko duk 
 
barrura gehiago:
 
larrua atorra baino 
 
diagu urbilago.
 
 
 
            7
 
Zenbaitek damuz dio:
 
"ai ez bagindoaz 
 
bide berri hauetan 
 
zankatraba joaz!"
 
Alperrik erten dugu
 
hainbeste legoaz 
 
baldin dugunarekin 
 
konforme ez bagoaz 
 
negarrez jardun gabe 
 
genuenekoaz.
 
 
 
            8
 
Lehorte ondo latzak 
 
pasiak gaurdaino 
 
gaurkoarekin zertan 
 
kezkatu hartaino?
 
Bagoaz behintzat eta 
 
auskalo noraino... 
 
Tximistak jo bazaitu 
 
nonbait bada laino 
 
eta hobe da trumoia 
 
rogatiba baino.
 
 
 
            9
 
Gure hizkuntzak halere
 
ea ditu urratsak
 
garai batean bezain 
 
natural errazak, 
 
orain oinak lokatzez 
 
nolako lorratzak...!
 
Itxura tajuzkoa 
 
ez badu erratzak
 
derrior gure etxeko
 
bazterrak narratsak.
 
 
 
            10
 
Baina egia esan 
 
modu laburrean
 
ez gaude egoera 
 
horren simaurrean, 
 
nahiz ukoka ari diren 
 
zenbaitxo gaurrean 
 
apurrak baditugu 
 
zilar eta urrean; 
 
ikusi nahi ez duna 
 
beti doa aurrean.
 
 
 
            11
 
Inork ez diezaigula 
 
jo gero adarrik 
 
gutxien ikasitan 
 
bai baita indarrik 
 
harroxko mostratzeko 
 
barne huts baldarrik 
 
zoritxarrean ez du 
 
zenbaiten belarrik 
 
tontoa izateko 
 
ikasi beharrik.
 
 
 
            12
 
Aitzakia-maitzaki
 
eta akiakula 
 
gaur agerian dago 
 
denon matrikula:
 
hainbeste non janik ez 
 
bada izan sekula 
 
lapikorik nahi ez-ta 
 
angula-mangula
 
hastea ez da gosea 
 
baizik dugun gula.
 
 
 
            13
 
Hona hamabi bertso 
 
kate baten danak 
 
gehio leta dezazun 
 
animoz emanak
 
gose eta lehorteak 
 
hor ditut esanak 
 
baina jakin itzazu 
 
egarrien lanak
 
haundiagoa sortzen 
 
duela edanak!
 
 
  |