Hitz neurtuak
Bi poema
Juan Ramon Madariaga
Zeinen tristea den
Zeinen tristea den gauaren zinkurina,
aranondoaren lorea,
uhinaren bitsa,
sabanaren berdea,
zeruaren falta.
Zeinen tristea eta
biziaren ezduinak,
amodioaren soinua,
diosalaren adioa,
belatze beltzaren ihintza,
zurdaren iraupena.
Zeinen eta
bakardadearen inperioa,
kaioaren mundua,
elurraren geldotasuna,
potretaren oroimena,
aingeruen ahotsak.
Zeinen tristea den
ene kondaira mingotsa,
ene bizitze ankerra.
Mila bati aitzi
Ni joan nintzaien bakarrik
ene zaldi zuriarekin.
Ni joan nintzaien ene marrauza distiratsuaz batera,
begitartea ilundurik,
bihotza gangarturik.
Ena izterbegiaren kanpamendura joan nintzaien
haiekin gudukatzera,
eta doiliturik heltzean
miraz zeunden,
ene balentriak erabat harriturik utzi baitzituen.
Sutzar handiaren ondoan desafiatuz,
aurre egin nien,
haietarik odol beroa besterik
ez nuela gutuziatzen erranez.
Mila bati aitzi.
Baina haiek nizaz trufatzen hasi zitzaizkidan,
eta hil beharrean,
emakumeen ohantzeetan etzanarazi zidaten
hauekin horditzera asetzera eta gozatzera,
plazer zuteno.
Biharamunean,
ene soldaduenganaino heltzean,
ezin nezakeen fitsik asma,
eta haien aitzinean ene ezpata apurtzean,
hil ninduten,
ene traizio lotsagarriaren truke,
lehen hain gangarturiko bihotza,
zapalduz.
|