L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Plazara aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<plaz1900>— Plazara. 20 zkia. (1992-udazkena) —Hurrengo artikulua




 

 

...eta hogei

 

Udaberriko eguzki nerabeak argiztatu zuen, herabe, PLAZARA honen lehenbiziko alea, 85eko Maiatz oroimenean lausotzen hasitako hartan. Harrezkeroztik, zazpi urtek, hogei alek eta hamaika ilusiok osatu dute aritmetika ezinezko batek laburbildu beharko lukeen bidea.

        Udazkeneko eguzki etsia da doluminik gabeko agur honen lekuko axolagabea. Zilegi bekio arreta falta mingarri hori eppur si muove mendez mende aldarrikatu behar izan duenari.

        Erremediorik ez duenak behar du, soilik, jazkera beltzezko dolumin agerikoa. Ez, ordea, gureak. Erremedio ezezik, jarraibiderik ere izango baitu. Ez, noski, gaur azken tinta hatsa aireratzen duten orrialdeotan, baizik eta paperezko unibertsoetan amets eta arrazoi bila ibiltzen ikasi dugunon baitan.

        Denboraren morroi soil nahi gaituen patuaren kontra doa, beti, mezu idatzia. Patuak bere defentsarako darabilen soldadu ezinago ankerra da denbora, eta pentsamendu idatzia du denborak arerio bakarra.

        Alberdanian aritu gara, lotsagabe alegia, eta alberdanian jarraituko dugu aurrerantzean ere, PLAZARA hau artxibo eta zuen oroimenean ehortzi ondoren.

        Beraz, adio,

        Ez adiorik, beraz.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.