Irudiak
Poetika
Jose Inazio Lasa Begiristain
Ttantta erori
eta erritmoaz
hasiera.
Honi, bizitza diotsue.
Inpultsoen losintxa
eta zabaltzen da
ZeruInpernua.
Honi, begiratu faltaz, ezerrez.
Hori joaten da,
galtzen, etorri zen modura,
bizitzaren izpi eta seinale.
Orduan, amaieraren bihotza.
Eta bihotza, sua.
Eta sua, izpia.
Eta izpi umila, ttantta,
berriz, beti, parrez, ttantta.
ZuNiHaren astindua, magia.
Eta zer esango lukete? galdegin enperadoreak.
Dakusaguna besterik ez dela!
Ispilu (ibiltariaren oiartzunak) ibiltariak:
Eta haren argia goizihintzetan dager.
Aitonak ahaztu du jakindurizko soinekoa.
Jaioko da berriz, jaioko,
eta gogoratuko dugu
ume distiratsua
edo katilu xuri hutsa.
Pozik zeuden horrela,
zetorren urak
jartzen zien ibilerarekin.
Behatzartean lizundu zitzaion
ogia.
Hurrengoan, zebilela, opil usaintsu:
zerbaiten traza da hau!
|