L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Porrot aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Porrot-3 / Haur gozo horiek (1987-iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

San Tarsizio

 

euskaratzailea:
Juan Cruz Igerabide

 

Ba doa 225. urtea. Tarsizio gaztea, Erromako Elizako akolitoa, korrika doa aidean Espetxe Mamertino ikaragarrira. Han daude, martirioaren zain, Caesar-ek atxilotutako hainbeste eta hainbeste beren burua kristautzat aitortu dutenak.

        Arin arin doa, ba bait daki zama preziatua, bizitza bera baino preziatuagoa, garraiatzen ari dela.

        Bapatez, izkina batean, haren bihotz txit nobleak zirgit egiten du: arma astun distiratsuekin eta begi ankerretan margoturiko doilorkeriaz, urkabe itxurazko zenbait soldadu erromano. Gaueko erronda. Inguraturik dago.

        Mozkorra erakusten duten ahots marrantatsuez, hain ezkutuan gorde nahi duen bultoa emateko errekeritzen diote.

        Ezetz, ez du nahi, bere ekintza erarik ikaragarrienean bizitzaz ordain dezakeela jakinik ere.

        Bai, zorrotxo ttipian Tarsiziok Jesukristo Gure Jaunaren haragi eta odol preziatuak gordetzen ditu. Eukaristia Sagaratua. Nola bada eman! Erabaki osoz makurtu, okotza jaso eta begi argitsuz bere borreroak begiratzen ditu, gorrotorik gabe, beldurrik gabe, erabaki saihetsezin bati loturik soil soilik: Martirio Saindua onartuko du Maisuaren izenean.

        Algara krudelen, birao izugarrienen atzetik harri bat dator, amorru kriminalez jaurtia, zeinek gorriz tindatzen bait ditu adats blondeak; gero harri bat gehiago, beste bat...

        Abuztuaren 15eko goiztirian, gizeraile sakrilegoak ezin izango dute atera Kaliza Preziatua Tarsizio txikiaren, San Tarsizioren esku iada hotzetatik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.