L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Porrot aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Porrot-3 / Haur gozo horiek (1987-iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Hume gaitzen iphuinak

 

Mirande

 

BI AOAK

(Zubero-ko ipuin bat)

Kondaira hau Xubero-ko artzai bati entzun diot edasten. IGELA-k euskaldun oituren zoko illun guziak argituxe nai lituke, ez du meritu andirik, ordea folklore bilduma egile ta eliza-gizon batzuen eragozpenak ez baititu.

        Urte hartan Pazko eguna Maiatzean gertatu zen. Santa Graziko mendiak lilitzen ari ziren eta anbula-loren kirten luzeak aizean dantzan. Pazko, bezperan bazterretxe hartako irur alabak Santa Graziko kalera kofesatzera joaiteko, goizintza urtu gabe bidean abiatu ziren.

        Bi alaba zaarrenak bidean oso serio joaiten ziren, Iruñeko kalean izan balira bezala. Gaztea, lorean erlea bezala, salto harat eta honerat, lorez lore kurritzen zitzaien. Bi aizpa zaarrenak predikatuta ere, ez zen gaztena geldirik egoten.

        Baina bide erdia eginik zutelarik aizpa gaztena oiuz eta dantzan asi zen: —Jesu maria. Hau gauza ederra. Eta lurrera apaldu zen zerbait borobilen biltzeko. Bi aizpak urbiltzean gaztenak: —Beira zer erraztun ederra, lurrean idoro dutan eta arri presios batekin—. Besteak bekaitzez lereginda zeuden: —Ez dun hirea, guk leen ikusi diñagu. Ez baldin badun gurekin partitzen edo galdu duanari itzultzen, jaun erretorari salatuko aigu.

        Apaiza asi zen, etxeko alabaren kofesetan eta etxeko primak bere pekatuak aitortu ondoren, aizpa gaztena salatzen du. Erretorak dio: —ez da egiaz pekatu erraztun horren edukitzea, galzalea agertu arte beintzat, zenbait tratalari faltsu edo kontrabandisten batek galdua izango da ta luzaro zuen eskuetan egongo.

        Alarik ere zeinek leen ikusi zuen eztabaida bat sortu baita bakoitzari galdera bat egingo dizuet eta obekienik erantzungo eta inardetsiko duenak erraztuna aramango du.

        — Zenbat ao ditutzu?

        — Jaun erretora biga.

        — Zein da zarrena?

        — Jauna bekoa.

        — Zertako?

        — Jaun erretora bekoak bizarra baitu eta aldiz gainekoak ez oraindik.

        Bigarren alaba kofesatzera urbildu zenean apaizak ez zuen uste erantzun obeagorik etzungo zuela eta neska kofesatu ondoren bigarrenari ber galdera zuzendu zion.

        — Zenbat ao ditutzu?

        — Biga. jaun erretora.

        — Zein da zaarrena?

        — Gainekoa jauna.

        — Zertako arren.

        — Zeren eta gainekoak aginak aspaldian badauzka, bekoak aldiz oraino egiteko.

        Biek zein obeto erantzun zioten eta orain erraztundunaren aldi zen gaztenak pekatu arin batzu aitortu ondoren, erretorak erraztunaren kondua aipatu zion eta ber kondizionetan, ber galderak egin.

        — Zenbat ao ditudan jauna, biga.

        — Zein da zaarrena?

        — Gainekoa jauna.

        — Zertako nere aurra?

        — Jauna, gainekoak aspaldian ez du mamatu eta edoski, bekoak aldiz bart oraino edoskitzen zuen.

        Hala gelditu zen gaztena erraztunarekin eta burua etxera sartu.

 

AURRENTZAT DISKUAK

Zure umeak gaizki egiten ez daki. Orduan munduan guraso bakarra zira kasu hortan. Aur geien gisa zure umeak gaizki egiten du, baina gaizki egina aitortzen oraindik suberte andia daukazu. Azkenik zure umeak ez du aitortu nai. Zurekin daukat gaurko jarduna.

        Umeak aitortzen ez duenean bi metodu erabilli oi ditutzu, edo ez ikusiarena, ez jakinarena egiten duzu, edo makillak artzen eta aurra zurratzen. Pentsatzen dugu makila erabilzale salbaje horietatik ez zirela eta umea plegu txarrak artzen uzten duzula. IGELA-k bere metodua presentatzen dizu, bere disku metodua azaltzen dizu. Horrekin ez dezu izango famili kantari baten bearra umearen oiuak estaltzeko. Aurren musika gustuak ezagututa IGELA-k gaizkiaren aitortzeko diskuak konponduko dizkitzu.

        (Diskuak ez dira umientzat baizik egiten).

 

UME-TUPINA

Ez uste haur jostagailu bat dela. Maiz pertsona zintzoek ere diote: «Hum! zer aur pollita, jango nuke», eta ez dute egiten. Ez zaizkitzu haurrak falta, ez gustua ere, baina eltzea edo lapiko ontzia, ots tupina zaizu falta. IGELAK ez zaitu ahaztu. Burdin tupina egiten asi gira umeak egosarazteko. Hemendik astebete leenak aterako dira. Umetupinaren lenen eskazaleeri aur bat doañik eta debalde emango diegu.

(Jarraitzeko)

 

OFIZIO EDERRENA

Beren eskolak akhabaturik hirur neska gazte Serora nausiaren gana doatzi adio erraitera eta eskerrak emaitera.

        — Ea Marie-Geneviéve, eskolatik joaitean zer egingei duzu?

        — Andere serora hainbeste mixeria eta min bada munduan. Medikuntza ikhasiko dut eta herri hurrun eta pobretarat miriku joango.

        — Ederki maitea, ezinago lan ederra, sainta lan bat.

        — Eat zuk Marie-Héléne zer egin nahi duzu?

        — Nik Andere, senhar hon bat ediren nahi dut. Haur asko, hume hainitz izanen ditugu.

        — Ezinago lan ederra, Ama Birjinak hala egin zuen.

        — Eta zu Gladys?

        — Ni prostituta andere serora.

        — Zer?

        — Prostituta..

        — A! protestant konprenitu nuen!

 

MIRAKUILLUA (milagroa)

— Zer da John mirakuillua.

        — Jaun Pastora, eztakit.

        — Erran baneza gauaz eguzkiak argitzen duela?

        — Orduan argizagia edo ilhargia da, ez eguzkia.

        — Bainan nik ba diot iguzkia dela, ez ilhargia.

        — Gezurra lizateke Jauna.

        — Pastor jaunak ez du gezurrik erraiten John.

        — Orduan edaten du sobera.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.