L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Porrot aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Porrot-3 / Haur gozo horiek (1987-iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Dejad que los niños se acercen a mí

Mishima, M. Vicent eta Kafka pedagogotzat

 

Mikel Azurmendi

 

«Haurrak ikas zazue...» hasten zen kantari Urretxuko bardoa badaezpadare. Hago isilik, motiko, txintik ere ez! Entzun eta ikasi!, hori izan da betidanik leloa. Eta ez pentsa bertako tribalismo bitxia dugunik, ezta guttiagorik ere. Nonahi eta beti, eskola oraindik ere asmatu aurretik, haurrari ikastea bakarrik eskatu zaio.

        Talmud-en itzalpean sortu zen sinagoga, haurrak ikas zezan; eta gero eliza bihurtuaz joan zen sinagoga: haurra hezitzea baino sakratuagorik zer ote dago gizartean, koanto? Eta sinagogara jo zuen jainkoaren haurrak, irakasleekin harremanetan, ezartzeko asmoz. Bienbitartean aita-amak haurra bilatu ezin, eta guttiena espero zutena gertatu: haurra bere onez eskolara joanik zegoela! Hara bertan zeruko seinalea, gizon-jainkorik izatekotan, bat huraxe. Iliada, Odisea, Teogonia eta beste hamaikatxo bertso-paper sakratu ere aitzaki ederra izan ziren haurra hezitzeko; baina heziketa hari paideia eritzi zitzaion, haurgintza alegia, «Didaskaleion» eta «palestra» ziren bertako hezibideak: jolasa bai, baina baita jokoa ere. Norgehiagokarik gabe heziketarik nekez, konpañero! Honetan datza gure judu-kristau gizarteko pedagogiaren iturburua; educar eta educación bihurtu da geroztik, irakasleak haurra erremaletan eraman egin behar duelakoan (duco) bidean barrena, animali hezia uztarrian bezala. Heziketa ez da beraz atzo goizeko kontua. Quios-en 494. urtean eskolako teilatua bertan behera erori eta 120 haur azpian hartu eta erahil zituen. Bakarra salbatu omen zen, baina kronikak ez digu esaten pis egitera kanpora irtenda edo zertan arraio ari ote zen zorioneko bakar hura.

        Gaur, Inglaterrako eskoletan makil zigorra eta belarrondokoak ezarri nahiean omen dabiltza berriro; bai, ba, «la letra con sangre entra» edota «quien bien te quiere te hará llorar» esaten bait zigun guri ere Hermano Luis-ek Antigoako Maristetan. Eta haretxek bai guri negar egin arazi! Zeamarra genuen Hermano hura, eta baserrian entzunda akaso, bazekien harek nonbait euskal esaera zaharra: behorrak humeari ostiko, ez dio kalterik egingo. Baina garai haietan Juan Luis Vives zeukaten praileek pedagogotzat eta humanista honek zera utzita zeukan garbi: "Cuando el niño no hace caso de las prevenciones, azótesele de forma que su cuerpo, todavía delicado, sienta vivamente el dolor...» eta latigoak harreman sado-masokista sorarazten duenez, oso normala da pedagogo handi harek «cuerpo delicado» zeukan bere ikasleetako neskato batekin ezkontzea, ezta? Antigoako Maristen eskola motikoentzat bakarrik zen, helas, eta guretako batekin ezkondu ezinean-edo, gure praketatik barrena bere eskua sartzearekin konformatzen zitzaigun Hermano Luis hura. Baina ez uste Hermanoak eta apaizetxeak beste edozein laiko baino okerrago direnik: eskola bat eta bera bait da, hemen eta Japonian. Ryuji Tsukazaki, itsasgazia galdu zuen mariñel hari honela eskatu zion Fusakok, Noboru-ren amak: «Quiero que tú, como padre, le castigues. Si a este niño no se le da una paliza de muerte, la maldad que hay en él obrará de mal en peor cada día. Nos estaba espiando por un agujero que hay en ese armario».

        Ezetz ba, Inglaterrak utzi baina gaurkotu nahi duen zigorbide hura pedagogiak ez zukeela inoiz baztertu behar; iturrietara jo beharrean gaudela berriro garai hauetan! Eta ur garbia nahi duenak, edan beza lehen Akademia montatu zuen maisugandik:

        «Mintzaira ulertzen hasi orduko, haurra ahalik eta perfektoen nola bihurtuko ote duten saiatuaz dabiltza inude, ama, pedagogo eta aita bera —dio Platon-ek—. Haurrak zer esango, haurrak zer egingo, beti gainean dauzka esplikazioak ematen: hau ongi dago, hori ez dago ongi; hau ederra da, beste hori itsusia; hau egin behar duzu; ez, gero, hori egin! Haurrak bere onez obeditzen badu, bapo; baina hala ez balitz, amenazoka eta kolpeka zuzendu beharko litzateke, makil oker zekena zuzentzen den antzera.

        »Beranduago, eskolatzerakoan alegia, ikasgaietan eta musikan baino aurreraketa handiago eskatu beharko zaio haurrari bere jokabidean, eta hortan bai kontu egin beharko duela maisuak. Haurrek lehen letrak dakizkiten orduko, eta idazteko gai diran bezain laster, maisuak gela osoari poeta handien bertsoak irakurraraziko dizkio, banku ileratan ezarri eta bana deneri. Deneri buruz ikasaraziko dizkie lan horiek, kontseilu onez eta digresio ederrez beterik bait daude... heroen antzera haurrak berak ere egin dezan, eta heroen parekoa bere burua ere izan nahi dezan» (Protágoras 326a).

        Sekretoa begi bistan azaldu du Platonek. Hortan ere Platon-en lehentasuna agerian gelditu da: haurra biolatzea da pedagogiaren helburua. Haurraren desioak eta bere nahia lira txikiatu behar direnak, heldu-jendeen gizarte-modeloa eta beren eguneroko jokabidea bereak egin ditzan arte. «Nosotros tomamos a los mejores y más fuertes desde su más tierna infancia —dio Platon-ek behin eta berriz— y los domesticamos como a leoncillos mediante encantaciones y hechizos, enseñándoles a respetar la igualdad, convenciéndoles de que en esto consiste lo bello y lo justo» (Gorgias 484b). Gizartean diferentzia da onartezina; berdintasuna, antzekotasuna ezartzen dira lege, edota finjitu egiten dira, pedigree eta jatorrizko simulakroak asmatuz:

                «eperraren umea mendikari»

                «horaren umea txakur»

                «pika nolako, umea halako»

                «nolako beleak, halako belakumeak»

                «behi txikerra, beti bigantx»

                «xoxoa beltz, umea ere bai»

                «pikak gara gara, umeak hala hala»

        eta zertarako gure herri-jakinduriarekin jarrai. Haurra eskolaratu egin behar da, jakin dezan... berdin izaten. Bere ignorantzia berezi hori da gizartearen etsai nagusia, ezjakiteak bultzatzen bait dio haurrari libre izatera, berean segi eta berea egin nahi izatera. «La ignorancia es atrevida» zioen adagioak, «jainko bihurtzen bait gaitu» erantsi du literaturak. Eta literaturaren pasarte bat basamortuan lekutzen da; gizon urdinen karabanak basamortuko oasis hartan gelditu zireneko hartan. Eva-k bere seme zaharrena hartu eta gizon urdinengana eraman zuen, heurekin batera haur hura handik urrun eraman zezaten:

        —¿Cómo te llamas? —galdetu zion buruzagiak haurrari.

        —Caín —erantzun haurrak.

        —¿Qué sabrías hacer para complacerme?

        —Es un héroe con el puñal, alteza —exclamó la madre.

        —Dejad que hable él.

        —Soy experto en semillas y venenos de áspid. También sé tallar máscaras, señor. Y en cualquier desafío con tigres.

        —¿A qué clase de dios adoras?

        —Al dios inmediato.

        —¿Quién es?

        —El propio terror o arrojo que uno lleva dentro. Dios es nuestra ignorancia.

        —Sabes mucho y aún eres adolescente. ¿Quién te ha enseñado esas cosas?

        —El desierto, la soledad tal vez.

        —Quédate a mi lado ahora.

        Beldurra eta ausardia; hori da ezjakintasuna edo inozentziaren noblezia, beste hitzetan esanda. Horixe haurraren elementu jainkotiarra. Beldurra dotriñaren zihurtasunez kenduko dio eskolak; ausardia, berriz, gizarteko lege eta zigorrez apalduko. Ezjakintasuna txikiatu eta kitto, beste jainko bat guttiago: Hobbes-ek ez zuen beste ezer berezirik aurkitu Leviathan ahaltsua ikertzerakoan: gizakume guztien bata bestarenganako beldurra kentzeko asmakizuna omen zela Estadua ikusi zuen, mamu beldurgarri baten azpian denen berdintasuna eta antza onartzea alegia. «Quien a los suyos parece, honra merece», «bien haya quien a los suyos parece», «non yerra quien a los suyos semeja» herri-eztarriko hitzok biolentziaren sena daramate: Estadoa ez da beste ezer. Cain-ek berriz, basoko hazi eta landaretan trebe, sugegorrien pozoinetan iaio, maskara eta irudigileen artean bizkor, adertasuna zuen atsegin, diferentzia maite zuen eta ez antza. Jende bakan eta bakunen jokaera da hori, bakardadean ibiltzen dakienarena eta ez gehiengo barnean eta artaldean.

        Baina gure Cain-ek basamortua utzi du. Mediterraneoan barrena itsasuntzi batean doala, gorila antzeko gizon puska batekin topo egin duenean, zera ikusten dio bizkarrean, hegalak izandako lekuan kostura antzeko pare bat, baita potro-barrabil lekuan zauri-marka more luze bat ere. Gabriel Aingerua txikiaturik dago, hantxe bere aurrean. Jainkoak txikiatua, haren esanak eta txisteak entzutean aingeru hura parrez lehertzen ez zelako: «nunca sonreía. Dios era omnipotente, pero no tenía gracia» eta aingeru harek bakarrik ez omen zion «bai» esaten jainkoari. «A Lucifer, Belzebu y Satanás —informatu zion gero Gabrielek Cain-i— les perdió la hermosura. Eran guapos. Demasiado guapos. Amigo mío, tienes que saber que la belleza es un veneno. Mata a quien la posee y paraliza a quien la contempla». Denak berdinak; haurrik bereziena ere berdindua behar luke legeak. «Respetar la igualdad... en esto consiste lo bello» esana zeukan Platonek eskolako ikasgai nagusia azalduz.

        Zer ote du jende heldu eta heziak beti eta nonahi lelo berdinarazle berbera erabiltzeko? Kafkak lekarkiguke akaso erantzunaren kakoa, Aitari idatzitako gutunean zera dioenean: «El obstáculo esencial para mi matrimonio es mi convicción, que ya es definitiva, de que para asegurar la existencia de una familia y sobre todo para dirigirla, son precisas necesariamente cualidades que yo te conozco...» Aita, esaten dio nolabait, ni ezkondu eta zu zaren hori izan beharko nintzateke, orain neu naizen hau ukatuz... Horixe da, ordea, nahi ez dudana.

        Haur baten zaputza ote da? Ez; jende heldu eta heziaren status osoari egiten zaion ukoa da; momentuz momentuzko desioei eta nahiari eustea da. Aita baten edo beste edozein autoridaderen ekintza efikaza desioen ukazioa dira: oraingo oraina eta eguneroko bizitza helburu batzuen mende ezartzen direlako, hain zuzen ere. Helburu zehatzen atzean finkatzen da autoridadea eta helburu batzuk bakarrik justifikatzen dute inork inor hezitzea: buruhausketa bihurtzen da orduan bizitza, «los problemas de la vida» famatu horiek alegia. Riuji mariñel izanak ez zion amaren eskeari jaramonik egin, eta haurra jipoindu partez paternalismoa onartu zuen buruhausketa nagusi bezala, bere gain Noboruren bizitza hartuz: «No es que yo hiciera mal viniendo, pero tu vida ha cambiado, y es natural que un chico que pronto va a empezar la escuela secundaria se sienta interesado por los cambios que afectan a su vida. Lo que has hecho está mal, no hay duda, pero desde ahora en adelante quiero que dirijas esa curiosidad a los estudios (hara hemen aitak ematen dizkion helburuak). ¿Comprendido? ... Vamos a olvidar el pasado y mirar hacia el futuro con alegría, cogidos de la mano». Noboruk berehalaxe antzeman zion kitch paternalista hari eta «hay cosas peores que una paliza» pentsatu zuen, eta Kafkak «buruhausketa bat baino gehixeago da bizitzea» esaten du ozenki.

        Badauka Kafkak «aitaren buruhausketak» deritzan narrazio motz bat (Die Sorge des Hausvaters) eta mozorro ttiki bat balitz bezala azalduko du buruhausketa hori. Odradek deitzen da mozorñoa, «su aspecto es el de un huso de hilo, plano y con forma de estrella, y la verdad es que parece hecho de hilo, pero de pedazos de hilo cortados, viejos, anudados y entreverados, de distinta clase y color... Odradek es extraordinariamente movedizo y no se deja apresar. Puede estar en el cielo raso, en el hueco de la escalera, en los corredores, en el zaguán. A veces pasan meses sin que uno lo vea. Se ha corrido a las casas vecinas, pero siempre vuelve a la nuestra. Muchas veces, cuando uno sale de la puerta y lo ve en el descanso de la escalera, dan ganas de hablarle. Naturalmente no se le hacen preguntas difíciles, sino que se lo trata —su tamaño diminuto nos lleva, a eso— como a un niño. ¿Cómo te llamas? le preguntan. «Odradek» dice. «Y «dónde vives?». «Domicilio incierto» dice y se ríe, pero es una risa sin pulmones. Suena como un susurro de hojas secas... Inútilmente me pregunto qué ocurrirá con él. ¿Puede morir? Todo lo que muere ha ténido antes una meta, una especie de actividad, y así se ha gastado; esto no corresponde a Odradek. ¿Bajará la escalera arrastrando hilachas ante los pies de mis hijos y de los hijos de mis hijos? No hace mal a nadie, pero la idea de que pueda sobrevivirme es casi dolorosa para mí».

        Badirudi helbururik eza eta inozentzia gauza bat eta bera direla; iraunkortasuna ere ez litzateke hori besterik. «La idea de que pueda sobrevivirme» dio aitak mingarri inolako justifikapenik behar ez duen haur-bizitza iraunkor horren aurrean. Ez ote da haurtzaroaren isiltasun betieternoa jende heldu eta heziak beti islaraziko nahiko lukeena? Riuji-ren sermoiaren atzean gauzak garbi zeuden Noboru-ren lagunen ustetan: «¡esos padres! pensad un minuto en ello: son capaces de hacerle vomitar a uno. Los padres son el mal mismo, representan todo lo feo que hay en el hombre... En Año Nuevo fuimos a Arashi Yama, en Kyoto, y cuando estábamos cruzando el puente de las Lunas le pregunté al viejo: "Papá, ¿existe alguna finalidad en la vida?" ¿Ya véis a dónde quería ir a parar? ¿no? lo que en realidad quería decir era: Padre ¿puedes darme siquiera una razón para seguir viviendo? ¿No sería lo mejor de todo aquello que pueda, ser creador; tras aparecer cuanto antes? ...Sospechan de tan de cercenar el mundo hasta reducirlo a algo mezquino y fácil de manejar. Un padre es una máquina de ocultar la realidad, una máquina de urdir mentiras para los niños. Pero eso no es lo peor: íntimamente cree que representa la realidad. Los padres son las moscas de este mundo... «Se ha convertido en lo peor que pueda existir sobre la capa del mundo: un padre. Ha de hacerse algo. Hubiera sido mucho mejor si hubiera seguido siendo el marino inútil que era... «Ekintza efikaz eta utila da aita bat, instituzio bat edo Patria bat. Haurraren ekintza efikaz eta utila pertsona heldua izaten iristea da, aita bat izatea. Helburu horri amorik ematen ez dion haurra da gizartearen frakasoa: hezi behar zutena hezitzaile bihurtzen bait zaie. Frakaso honen irudia Kafkaren amets baten animaltxo hura dela deritzait: «Es un animal con una gran cola, de muchos metros de largo, parecida a la del zorro. A veces me gustaría tener su cola en la mano, pero es imposible; el animal está siempre en movimiento, la cola siempre de un lado para otro. El animal tiene algo de canguro, pero la cabeza chica y oval no es característica y tiene algo de humana; sólo los dientes tienen fuerza expresiva, ya los oculte o los muestre. Suelo tener la impresión de que el animal quiere amaestrarme; sino, ¿qué propósito puede tener la cola cuando quiero agarrarla, y luego esperar tranquilamente a que ésta vuelva a atraerme, y luego volver a saltar?».

        Ez ordea beldurrik eduki; hezitzailea ez du heziko-ta, gazte jendeak: orain eta beti gerlak izango bait dira, patriotismoak iraungo bait du. Ez beldurrik eduki, eskolaren muina ez du zahar jendeak alperrik galtzen utziko-ta. Gaudeamus, igitur, juvenes cum sumus... Alaitu gaitezen, bai, gazte garen bitartean (eta Ecclesiastés-eko hitzokin jolasa bukatu eta Platoon pelikula hasten da). Gaudeamus, bai, eta kanta dezagun gure euskal martiri zaharrekin:

                «Goazen goazen armadara!

                gu girade gazten floria

                xortiak tiratu

                ez untsa gertatu

                guk behar partitu

                beharrikan ere bizia funditu

                bizia funditu!».

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.