L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Porrot aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Porrot-3 / Haur gozo horiek (1987-iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Lolita eta Haur besoetakoa

Jar ezazu neskato bat zure ohean

 

Felipe Juaristi

 

        «Nonita» idatz-lanean Umberto Ecok Nabokoven «Lolita»ren satira egiten du. Amona zahar batetaz maitemintzen dela imajinatzen du Ecok, fantasiaz eta umorez betetako nobelatxo batetan. Baina errealitatean nor maitemintzen da amona edo agure edadedun batez.

        Betiko galdera feminista hauxe da: gizon zaharkitu edo aguretuak neska gazte eta pinpilipauxez maitemintzeko gauza badira eta beraiekin bizitza normal bat eramateko zergatik ez den usuegi alderantzizkoa gertatzen? Zergatik amonak izan daitezkeenak edo zitezkeenak ez diren gaztetxoen maitasun objetu?

        Aspaldidanik datorren topikoa da eta ia ohitura sexuala, nahiz eta aro pulkro honetan gorde xamarra egon. Zergatik bada —galdetzen dut— jaso zituen horrenbeste protesta eta sortu hainbat iskanbila Imanolen azken diskoaren azalak? Neska-ume bat ia biluziz (kulero soil batez) agertzen zelako. Norbaiti probokatiboa iruditu zaio eta hori gertatu da probokatiboa delako. Ulertu dezagun, norbaitentzat libidinosoa, lizunkeriaz betea zelako. Eta horrela pentsatzen dutenengan oso ondo funtzionatzen du gure inkonsziente kolektiboak, garai batetan haur-neskaz maitemintzea, beraiekin gozatzea ohitura izan ezezik, errefinamendu goreneko eta gusto onekoa zenean.

        Grezia eta Erroma zaharretan estetika-arazoetan nagusiak zirenak, edertasunaren eredua jartzen zutenak irakurri ezkero beste konklusioetara ez gara iristen: «Paidofilia», umeak deseatzea, homosexualitatea eta inzestoa bezain arrunta zela eta horregatik ez zela eskandalu-harri bihurtzen.

        Zeren horrela bait dio Platonek (1). «Uraniaren maitasuna jainkosa baten ondorioa da eta lehendabizi, ez du emea atsegin, arra baizik (hauxe da mutikoen maitasuna) eta gainera heldua da eta neurtua. Maitasun honek jota daudenak mutikoengana zuzentzen dira, naturalezaz indartsuagoa izan eta endelegemenduz handiagoa denarekiko gogoa dute. Baina mutikoetan maitasuna bilatzen dutenak ere jainkosa honek ikuituak dira, izan ere mutikoez maitemintzen dira endelegatzen hasten direnean, bizarra hastear denean gutxi gora behera».

        Safo, Lesbosko poetisa, poema hauetan geratu zen erretratatuta: «Badaukat neskatila zoragarri bat, urrezko loreei ere bere edertasuna kutxatu diezaiekeena, nere cleis maitagarria. Ez nuke nik aldatuko ezta Lidia osoagatik, ezta irrikagarria denarengatik ere...»

        Eta poema hau posteridadera pasa da, emakume eta neska bat —ia haurra— baten arteko maitasunaren eredu bezala.

        Anacreontek berak ere bazuen beste zaletasunen artean mutikoengana senditzen zuena «Oh haurra dontzeila-begirada duzuna, persegitzen dizut, eta ez nauzu entzuten, ahazten duzu nere arima zeuk zuzentzen duzula».

        Erromatarrek grekoek ezagutzen zuten guztia errefinatu zuten, baita maitatzeko artea eta haiei esker iritsi dira gugana honako poema zoragarriak. «Zure mutikoak nahi duen guztia emaiozu; horrelako erregaliekin asko iraungo du maitasunak. Berarekin joateko esaten dizunean ez esan ezetz, nahiz eta bidaia luze bat prestatu eta bero lehorrak landa guztia erre egarri jasanezinez, zerua estalirik badago ere bere kolore grisaxtaz eta horrek aldarrikatu euria dakarren arkoari prestatu dadin».

        Tibulo da mutiko batenganako maitasuna kantatzen bere «Carmina» (2) izeneko liburuan dagoen poema batetan.

        Petroniok bere «Satiricon»en kontatzen du ere beste istorioan artean Giton mutikoarena. Honetaz Encolpio dago maiteminduta, protagonista dena bestalde.

        Eta ezin da ahaztu Dafnis eta Cloeren arteko istorioa, baina kasu honetan maitaleak adin berdintsukoak dira, batak hamabost urte eta besteak hamabi bait dituzte.

        Ezagunak dira ere Erromako enperadoreek mutikoekin bainoetxeetan egiten zituztenak. Imajina ezazue, urberoan haurrak hortzik ez duelarik eta enperadore edo zesar laszibo eta lizun bat aurrean, bere bizitzaren jaun eta jabe.

        Horrelaxe da Historia, behintzat maiuskulaz idazten dena. Erromantikoek klasikoak eta zaharrak zuten indarra zela medio jaso zituzten haien hainbat ohitura. Neskato eta mutikoengana zuen zaletasunagatik da ezaguna Lord Byron, adibidez. Eta kabitu ezinezko kronika bat egin genezake aipatuz bakarrik mende horretan idatzi diren istorio pederastei buruz.

        Eta gure mendera etorriz aipatu ditzagun Pederastia edo «Paidofilia» praktikatu (idatziz) duten bi idazleri buruz: Nabokov eta Jon Mirande.

        Batek «Lolita» idatzi zuen. Besteak «Haur besoetakoa». Istorioa bietan antzekoa da. Gizon heldua neskato batez maitemintzen da eta maitemintze horrek bietan degradazio-prozesu batetara bultzatzen dituzte. «Lolita» nobelan Humbert Humbert izeneko emigrante bat bere patroiaren alabaz maitemintzen da eta biek biajea egiten dute Estatu Batuetatik zehar. Obsesio baten istorioa da, gizonarentzat neskatoa obsesioa bihurtzen bait da, azkenean bestearen jostailua izatera bihurtuz. Konplexuagoa da akzioaren aldetik «Haur besoetakoa». Honetan obsesioa tragikoa izango da heriotzera eramango bait du, haur besoetarenganako sentitzen duenak. Biak, dena den, beren gotortasunez eta gordintasunez nabarmentzen dira.

        Aipatutako bi kasu horiek pentsatzera bultzatzen gaituzte, gizon-emakumeek eraikitzen dituzten harremanen fragiletatea eta askotan absurdoaz. Gorrotagarria al da gizon eta neska-ume baten arteko maitasuna? Gorrotagarria al da maitasun hori azkeneraino, heriotzeraino, eramatea? Ez al dute bada goraipatzen eta omentzen Romeo eta Julietaren arteko maitasuna eta ondorengo suizidioa?

        Haurtzaroa eta gaztaroaren arteko edade zeharkabe eta indefinitu horrek badu bere edertasuna, perfektoa da fisikoki, oraino gorputza malgua da, nekatu gabea, bizitzaren preskotasunez blaitua. Oso ondo dakite hori Institutuetako irakaslek (ar edo eme); eta nolabait (denborak laguntzen badie) inozenteak. Perfektoak dira, berriak direlako: urteek ez dituzte ximurrez bete, gaitzez bete, maliziaz hornitu. Larrosa jaio berriaren modukoak dira.

        Maitasunak, sexoak, poesiak, pasioa eskatzen duen edozerrek bezala ez du adinik. Ekintza libre bat da, onargarria inori min egiten ez dion bitartean, inoren probetxurako bakarrik erabiltzen ez bada.

        Askorentzat, arbuiagarriak izan ezezik debekatuak dira, betikoagatik, mundu honetako ordenu eta planteiamendua hankaz gora botatzen dutelako.

        Beste batzuentzat debekatua da, besterik gabe. Ez gaudelako Naturalezaz ederki jantzirik eta haur eta neskatoek ikasi dutena ikusirik, gu beraien artean zahar kaskarrak besterik ez gara. Konformatu gaitezen Anacreonteren moduan: «Mutiko ekartzak ura, ekartzak ardoa, eta lore koroiak gure buruentzako. Ekartzak azkar, orain ari nauk Maitasunaren kontra eta».

 

        (1) El banquete. Platon. Obras Completas. Aguilar.

        (2) Carmina. Poemas. Tibulo. Bosch.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.