1. Jockey jaunak Euskaltzaindiak ematen duen DDT titulodunak izan beharko dute, notadunak hain zuzen. Eta gainera jabego hauetaz ornituak azaldu beharko dute: pegatina kolekzio osoaz (Euskadi 36-77), puntos Elenaz, tigre itxurako gantzontziloaz (1), eta abar.
2. Estimatua izanen da kandidatoen gaztetasuna, begirada garbia eta birjinitatea.
3. Zaldi baten jabea bada kandidatoa, are era hobeago eta zaldi hori Oinati edo Bergarakoa bada, mila bider hobeago oraindik, bi herri horiek duten unibertsital tradizioagatik.
4. Jockey famelian abade edo fraiderik ba denentz, adierazi baitaere: abadetza, garantitzat jotzen dugu.
5. Bidali photoak, bai zuenak eta bai zaldiarenak, zaldiarenak bereziki.
6. Hamaika test grapholojiko eta pepsikolojiko pasa beharko ditu (zaldiak, noski).
Seinale Non zara gure seme Iñaxio Mari?
Kontraseinale Ebaren umietan ez zara ageri
Idatzi nahi duzuen tokitara, berdin da.
(BASKEMAN'S GROUP)
OHARRA. (1) "Tigre itxurakoak" ez du esan nahi "tigre usainekoak" badaezpadare diogu.