L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pott aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pott bandaren berriemailea (1978-martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Diglosak

 

donemilia kukulakoan aurkitutako glosen arauera pastitxe/collage hau osatu dut

euskal literaturaren milenarioa hospatzeko

eta ziklo kosmiko honi bukaera emateko esperantza gaiztoarekin

bilbao 7777

 

eltxoek populatzen duten fadura honetan euskara dugu ur ustel bat

lur irmotatik urrun, haren hondoko basa mugikorrean harrapaturik gaudenoi edonundikan datorkigu ahora zapore gezamin bat

murgiltzen garen zingira ez da adamek arrastaka abandonatu zuen osin primigenioa

lupatza honetara ¡sur¡ dira hamaika mendeko detritoak

beltz zimarroi eta indio araukanoen odol kristautugabea

arenaleko ezkiaren orbelak

hainbat maizter karlistaren gorpu eta giri lepamoztu

mineraleko ikuzlekuari zerion salda marroia

miravillaseko lumpenkakapirri kolerikoa

zirrosis batek hil zuen poetaren bilisa

urina, petroliua eta garratz sulfuriko anaia giltzero garatek benedikatua

 

                a. nunca fermín eguren me pudo ver

                ejercía diversas soberbias

                la de ser oriental

                la de ser criollo

                la de atraer a todas las mujeres

                la de haber elegido un satre costoso

                y nunca sabré por qué

                la de su estirpe vasca

                gente que al margen de la historia no ha hecho otra cosa que

                ordeñar vacas

                                                        j.l. borges

 

zalantzatik kanpo dago herri honetan perito industrialak eta abokatuekonomistak unaiak baino askozaz ugariagoak izaten direla. batek igar ditzake nortzu izan ziren sanben¡to hau jantzi zigutenak, baina ez genioke j.l. borgesi hain zuzen euskaldunak vaqueiros de alzada edo pasiegoekin nahastearen hobena leporatu behar. zeren borges itsuak manaiatzen duen topiko hau eidos/imago edo irudi plastiko bat baita. pinturan sortu zen euskal arkadia. halere, arteta eta bazter ditzakegu: haien mihiseetan xapelek eta ximiniek aurrerapenerako aliantza berria firmatzen dute, mailuak eta igitaiak liho gorrian bezala. ez. oraindino sostengatzen eta sosegatzen eikono¡ finkoak lehen eta ifarraldetik heldu zitzaizkigun eta: ludovico le peintre des basques, zeinen koadro ttipiak gogoratzen zaizkit familia egoitza ilunduetatik. hemen daude baserritarren aurpegi bizargabeak, ¡lada luzeak xanbergo azpitik jaitsiz, kapusai eta mantarresak, buztinpipak, the claypipes of w.hogarth's yeomen, teniers gaztearen tabernazaleen deliziak. naturalismoaz ase sinbolismoruntz makurtzen den frantzian zenbait grafomano-udatiar-errentista-fonctionaire-douaner-ak difuminatzen zihoan nekazal estereotipo honetaz literatur gai bat eginen du. gero agertuko zen chiquito de abando, ez pelotaria, bere lorategian wigam bat eraiki zuena baizik.

 

                bilbao ez da partaide hemen. ez dira

                mea zurrumurruak ailegatzen.

                sabin arana goiri sioux bat zen

                jehovamanitou bati begira.

 

eta sitting bull hark euzkadi baratz bat zela eta euzkerea bere lorea esan zuenetik. lastertu egin gara geratu gabe papeleretako pinudi eta siderurgiken artetik, séptimo de caballería mamutz batek jazarririk.

oharra: aquejado por un singular fenómeno que definiría como dilinguasia o biglosismo desde mi más remota infancia, carezco de la hab¡lidad o la paciencia necesarias para mantener estable mi status etnolinguásico. it may be an exotic illness, después de todo.

 

                b. qué quieres!

                los vascos son tan tradicionalistas

                que a veces saben lo que han hecho sus padres

                pero nunca lo que hicieron sus abuelos

                                                                p. baroja

 

"orhoit gutaz". unamunok biriatun behin ikusi zuen inskripzioa nolako eskamen alferra! ur ontzietan elkarrik ito eragiten duten eulien eraz portatu egin gara. stalinek, bere ohizko ingenioarekin, egungo gizonak erraldoi baten sorbaldetan nano bat bezalakoak garela esan baldin ba zuen, errauts piramideetako gailurretan gaudela baiezta genezake euskaldunok. izenak, belaunaldi zaharrak, elikatu zituzten mitoak, ezpata odoltsu eta laia herdoiltsuak, peru abarkaren goldea eta juana buytronen kastitate gerrikoa hondoratu dira gure kontzientziaren urtegian.

herri demente mermorigabeko bat egiaren ordezko fikzioa onartzeko prest beti aurkituko dugu. herri berbera fikzio bat dela, edo, hobe esaterako, fikzio literario bat dela esan zaigu. are hobeago: esan zigun gaurko senatore frustratu batek. ez da gauza berririk tradizio eskolastikoan. calderonek mundua teatro batekin gonbaratu zuen, eta gehitu ere bizia amets bat zela.

baina herri memoria ahultzen den neurrian, gizentzen da leviathan.

                interludio literario cinematrográfico

                rollerball

                james caan izerditsu bat iragana artxibatzen

                duen konputadoreari

                hurbiltzen zaio mientras un contrariado

                funcionario lamenta haber perdido el siglo trece

                bradbury-truffaut

                farenheith 451 eta liburuak erretzen dituzten

                bonbero beltzez jantziak

                orwell

                1984 behin eta berriro berridazten den

                historia anaia haundiaren

                kapritxoaz eta gauetik goizera aldatzen den

                arerio sekularra

                neolingua

                ignacio siloneren nekazarien gortasuna

denok batera. ahaide nagusia eta petxaria mauruen kontra, protestanteen aurka sermolaria eta baserritar noblea, jauntxua eta maizterra liberaleen kontra, biba don carlos eta doña margarita, francoren etsaiak estraperlista eta peoia, jelkidea eta arraina real betis balompié eta mio çid garaitzeko elkarturik.

 

baina

HEMEN, JAUNAK EZ DUGU ATZERA BEGIRATZEN
JENDEAK EGUNERO LANA EGITEN DU

 

                los del cielito lindo lankide

                aurrezkiaren iragarkiak

                ohoratzen dituen bizardun batek.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.