L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pott aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pott bandaren berriemailea (1978-martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

O.

 

gizamultzo honen deuseztatzera, zuzen zuzenean, dihoan gorpuzkin hilik ez dut asmatuko. bidenabarrezko zoriari lagatzen diot zereginori. laket zait zotzen jaurtzea.

        sobera literatura produzitua, zerraldoiaren argazki beneragarriak, gurari guztien moztea.

                parker luma fin eta dotoreak

                eros ezaiozu heuretariko bat zure semeari

                eskriba biguintasuna senti dedin

                zure fameliartea ohoretuko du

                idazle hospetsu baten izenak

                betikotasuna hara!! zure eskuetan

        gorago aipaturikoaren kontraesana. umore ¡luna irristatzen zait noizbehinka. diodana esatea alferra bait da, esana dago, t. abar. idaztearen premia berezkoa ote ala, aldiz, mamutzarrek sartua. zeren... paperezko autokartzelatxo hontan santutasuna hurbil dago.

        bizitza bat eta azken mugan heriotzaren lilura. kanpotik barrenera eta bateratsu barrenetik kanpora izaeraren larritasuna. heriotzarik ez balitza ere larritasuna betiro urgain.

        tankera edo estiloa (lekua deitzen diot neuk) aurkitu-sortu beharra.

        baina

                zientifikoek askatasun gura ikertzen ari dira eta laister batetan azalduko digute non-nola zergatik sortzen den gaitz hori.

                ezagutuz gero ez da zaila izanen beren sendatzea.

                berdin maitasunaz eta poesiaz.

                lanak aurrerakada sanoa eman dute egunokaz.

        eta

                seme-alaben nehurri, edertasun, begikolore eta zehaztasun oro aukera ditzakezu aurreztik.

                "ez, ezelan ere ez!! ni gizarteari eta estatuari zor banatzaio berari utziko diot aukera, bera bait da jakintsuahalguztiduna. bakoitzari doidoi merezi duguna emanen digu."

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.