L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pott aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pott bandaren berriemailea (1978-martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Pott Man

 

        Bizpahiru bider eseri naiz rollo hau idatzi nahiz bainan nire burua arras nekatuta dago aspaldi honetan. Honez gero jubilazioa lortu baduzu ez didazu ulertuko, seguru. Gainera honelako kondizioetan idaztea zein zaila den ere ez duzu asmatuko. Gerraondoko urteetan biziko bagina ez genuke honelako problemarik. Problemak —ai ama!— egunero hibai zikinaren ertzetik lanera alperrik joan behar denean astun bihurtzen dira.

        Literatura zaleari behintat hala gertatzen omen zitzaion: euskal kulturan zegoen hutsune hura; "honelako gauzak ere ondo zeudek euskaraz", eta abarrekoak............

        Izugarria bada edozein tokitan botereak dena irensteko duen ahalmena are izugarriago herri puta honetan. Hemengo situazio larriaren irtenbidea norbaitek euskal kultura ofizial baten tinkotzean ikusten du. Beste zenbait herritan ematen denaren parekoa. Euskal Unibertsitatea eraiki baino lehen katedra guztiak beterik ditugu; "ora et labora" nagusitzen da oraindik publikazio ofizialetan eta nahikoa ez balitza ba dago auto-bonboaren saiaketa honetan bide ofizialetatik kanpo abiatzen direnen lanak estalki gisa erabiltzeko joera nabari bat.

        Irtenbidea ez dago —guk uste— beste hizkuntzetako kultura inguruetan ematen den kontrakulturaren pareko bat egitean. Edozein girotan honelako saioak berdinduak izaten badira hemen askoz ere errezago. Kontrakulturarik ez dagoke kulturarik gabe. Kontrakulturarik ez dago hemen.

        Hargatik Pott editorialekoek ez diote elkarri baizik pott ematen, adiskide lan bat egin nahiz, inongo hutsunerik betetzeko esperantzarik ez dutela eta lurralde zikin honetan pott eginda dabilen literatura zalearekin —eta bestearekin— bat egiteko prest to te pot, noski.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.