Ale honetan
Bi baino akats gehio sartu ditugu makinaz pasatzean gure blaga. Eta eskuz zuzendu ditugu, hain gurea den txapuzero moduan. Halere, huts batzuk ere ba daude, eta zuzenketa ezinezkoa zelarik, hemen abisatzen zaituegu, hara: 11. orrialdean eta izartxo (*) bat dagoen tokian, ordena aldatua dago, goikoa behean, eta behekoa goian. 20, orrialdean, izartxoa dagoen tokian, hau behar luke ipini:
Max Agirreri deitu behar zenioke berehala etor dadin
Eta hauxe da guztia.
Hiru poeta bilbotar plazaratu dira lehenengoz Ekaina kanbiakor honetan, eta bere berri eman nahi dugu hemen. Hiru poema liburu hauk ba dute beren artean zenbait berdintasun: merkeak izatea, ia artisau moduan argitaratuak egotea (hots montaia komerzialik gabe, editoriale baten babesik gabe) eta arestian esan dugunez, estraineko argitalpenak izatea egileentzat. Baina aski desberdinak dira bestalde, poemagintzari buruz agertzen dizkiguten eritzi eta manerak.
LIBURUTEGITAN galdetzeko:
HABITACIONES VACIAS
Luis Cubas Cargacha
EURIDICE
Ignacio Ezquerra
LAS HOJAS DE LA MUERTE
Emilio Sagasti Barrenetxe
OHARRA OHARRA OHARRA OHARRA OHARRA
Begira, liburu bat kalera botatzea ez da gauza erraza, mekaben pott. Guk arrazoi asko direla medio, TS Eliot poetaren itzulpen batekin hasi nahi genuen. Baina zenbaki editorialea ez zaigu iristen behar bezala, eta liburu hori ezin genezake argitara bera gabe.
HORREGATIK, eta udak estrainatu gabe harrapa ez gaitzan, beste liburu batekin ekingo diogu lan editorialari.
LIBURU HAU, bernardoren ETIOPIA izango da. Poema eta lan literario laburrez osatutako liburua da. Ehun eta hogei bat orrialde ditu, 208x148 mmko neurritan, eta 200 pztan salduko da. Pottale hau atera eta berehala egongo da liburudendetan, ekainaren bigarrei astean edo. Azala, JM Susperregirena izango du.
POTT EDITORIALEA
|