L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pott aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pott bandaren blaga (Non gertatu han ostatu) (1978-ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Kazetatxoak

 

        FLANNAGAN and MORTIMER; motel, motel. Texasko aireak ez dik batere onik egiten. Bala batek hire izena zeramak (Pott Garret)

 

        EGIN dezagun egin, konforme, baina ez haginka. Egunero edo, irakurtzen zaitugunok moskeaturik gaude, zeren lehen ere biziak, bizitutakoak baikara frasearen mixerian eta fraseak egiten denok baitakigu publizitate haro honetan. Aspaldidanik dakigu nola fraseak faltsoak diren per se, eta beste zerbait beharko dugu. Hagamos crecer el socialismo, tras cuarenta años de opresion, ez merkenak bai hoberenak, kaka zaharra, fraseak, jainkoak libra gaitzala.

        EGIN kriteriorik gabeko egunkaria dugu; eta kartoiharrizkoa deritzaigu bere jarrera progrea. Kriteriorik ez dagoenean, konpadreoa, arinkeriak, eta lapsusak ugari. Zuen kultura orrialdea (loteriako lista, eskelak, eta beste) historiara pasako da, baina asmatu zergatik.

(Pottrotaraino, tíos)

 

        ZERUKO ARGIA.ri, bihotzez, "fe de erratas" maneiakor bat erregalatzen dio bandako batek. Beste batek, berriz, jadanik bidalia diola "euskara zuzentzaile eta korrektore sutsua" leienda daraman zinta, esan digu oraintxe bertan.

        O.L.T. delakoaren militanteak, ohi duten opalotasunez, Bilbo osoa basitu dute txaltelez. Beloietan, belak dilela txinoenak deklalatu ondolen, Emiliano Escobar dela Inperio haltala lehenengoz eta ofizialki joan den editolea esaten zuten. Gezul galanta, lalanjas de la Txina, Pott bandak aulea haltu zion Li-Pott komisalioen erreguei erantzunez Palankatik zehal ibili zenean.

        ANAITASUNA ere asko estimatzen dugu, baina mesedez, jadanik erakutsia duzue guk edota inork baino euskara gehio jakingo duzuela beti. Toaja bota dugu, eta Urtain baino nokeatugoak gaude.

(Pottolo)

 

        HARANBURU-AITUNA jaunak, egunkari, irrati eta telebistaz adierazi digu aurtengo berririk latzena: uda honetan eramanen den modari buruzko eztabaida batzuen ondoren, LCR uztea erabaki duela. Ikaragarria, benetan. Zai gaude esperientzia izugarri horren berri emanen duen liburua atera arte.

        POTT bandan ere bai, jesus maria eta joxe, ba dugu espulsaketa bat: Genuen poeta bukolas bakarra espulsatu egin dugu. Arrazoia: bodarako genuen txerriak aldegin egin diola tegitik. Berak ikusiko du zer egin, edo arkitzen du zerria edo pott eta putt egiten diogu gogor.

(Txerritxu, txerritxu, kupi hadi berataz!!)

 

        POLITIKA Ba dira zenbait aktibitate, zeinak alkatxofa baten moduan desarroilatzen diren. Galdera batek herrestan beste bat ekartzen duelarik, esperientzi presenteak beste esperientzien gosea dakarrela, ez dute bakerik ezagutzen, baizik eta behin eta berriro ernetzen den kontraesana, tentsioa. Alkatxofak ere hori egiten du hazteko, orriak bota eta bota, atergabe. Horregatik ez da ezagutzen alkatxofa bizkorrik, bere aktibitatea dudetan joatzen baitzaio.

        Politikak aldiz, eliminazioz operatzen du, laburpenez, kenketaz, sustrakzioz, errealitatea likidatuz. Metodo honek batzuetan gune edo nukleo esentzialera gizona eraman izan badu ere, bestetan eta gehienetan, topikora bultzatu du, eta kondenatu. Ideologiatik eskemetara, hauetatik hitz pare soil batzuetara, hara hor askoren desarroilo mentala. Hauek, ez dute oztoporik bere aktibitatea aurrera eramateko. Ideia fixoko pertsonak izaten dira, hots, idiota perfektoak.

(Pott Secret. ez inori kontatu)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.