L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pott aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pott bandaren blaga (Non gertatu han ostatu) (1978-ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Mundu zaharrekin gu ere

 

Sartzeko asmoz joan nintzenean sua bien erdian harturik honelako berriketan ziharduten, hara noiz geratu nintzen atarian isilik eta zuhur.

        —Bai kaka zaharra!!. Hik zera, behi bat txahalginen baino areago ez baituk sekula ikusi.— Gaztea mutu zen ihardespenaren zain eta halaber urrengo takaran botako zionaz bururatzen.

        —Hago horretan.— Agureak halatan erantzun zion besteak baino astiroago ahozkatuz bere hitzak esnetan. Gero segurki ahoa libro utziko zuen keetan.

        —Ez zekiagu ala. Bizitza osoan etxean sarturik. Otxandio haruntz ez baituk inoiz pasa.— Basirudien gaztea aurre hartzera zihoakiola eta honela suaren barkamenak erabat irabaziz.

        —Eta zer dago bada Otxandioz haruntz hemen ez daukagunik. Hori?. Hemen ere bazegok hori bestela zuok nondik etorriak zaretela uste duk bada.— Berriro kitto antzean gertatu ziren, bazekiten biek ere egundo garailerik ez zela egonen.

        —Beste norbait izanen zuan. Hi bizi guztian mutil zahar eta erren. Oiloei ere atzeko zulora behatzen deutsiek eta, eztentzar hori irtenbeharrez.— Gaztearen erasoak zuzenak ziren, hain zuzenak ere non agureari farrea eragiten zioten.

        —Ahi hau, hainbat ibili egina duk, zazta eta zazta basatza arteko hestuasunak ezagunak zaizkionak.— Berriz aho bete aginez gera zen solaskidea.

        —Hago isilik lelokeriarik esan barik, ez zekiagu ala, behin baino sarriago erreparatu haut makurturik eskola umeei zer edo zer non ikusiko.— Zaharrari laket zitzaion molde hartaz mintzatzea ihardun zirenez.

        —Hi hura duk izatekoa, neskatan joan eta neskak esan erdi erabe eta gurekoi, ez, ezin duela zerakin datzala eta, orduan paineloaren atzematea ixter bitartetik igurtzeko emetasunean amildua zehazki. Odoldua agertzen dik, patrikara ezinekoa, noiz eta berak garbituko zuela agintzen deustanean. Eta nik borobiltzeko, egingo dugu ala?.

        Han noiz sartzen naizen alboko alkian esertzera. Agureak sua suzpertzen du, zein txinpartetan igotzen da laratzetik gau ilunera. Atea maratilaz hersteko manatu zidan zeren eta zietena inork zertan entzunik ez zeukalakoz.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.