L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pott aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pott bandaren blaga (Non gertatu han ostatu) (1978-ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Informazio literarioa

 

                —Diario de un ladrón /Jean Genet/ Planeta-Cupsa edit.

                —Pompas fúnebres /Jean Genet/ Corregidor edit.

        Eta bi hitz Genet.i buruz. Seme borta, lapurra, marikoia, traidorea. Hiltzailea behar bada, prostituta, gartzelatua hainbat bider, bere bizitz makurra, doilorra goraltzeko eskritore egin zena, hara hor Genetek bere buruarekiko gustoz onhartuko lukeen definizioa, edo ez lukeena hartuko zintzoegia delako edo. Lehena bigarrena baino errazkiago idatzia dagoela iruditu zaigu, eta argitsuagoa dela, Espainiatik zehar eskale bezala ibili zeneko bolada aitzaki literariotzat hartzen duelarik. Sartrek estudio izugarri omen bat eskaini dio tipo honi (Saint Genet, comédien et martyr, Ed. Gallimard) zeinean definitzen duen Santu bat bezala, baina aldrebes noski, hots, Gaiztotasunari buru belarriz dedikatzen dela. Batailek (La literatura y el mal, Taurus edit.) ere hitzegiten du berataz. Teatro lanak ere ikusi ahal izan dira peninsulatik zehar ("Las criadas") baina ni ez naiz inoiz Nuria Espert.en montaiak ikustera joaten. Beste bat ("El balcón") aurki daiteke baitaere editoriale hegoamerikar batetan, baina ez naiz oroitzen mementu honetan, eta ez gara bada hasiko orain bilatzen irakurle sinpatikoa omen zarela eta (dudatan jartzen dudan gauza, bestalde)

 

                —Orlando /Virgina Wolf/ Edhasa edit.

                —Tres guineas /Virginia Wolf/ Lumen edit.

                —Viviane Forrester /Virgina Wolf, El vicio absurdo / Ultramar, edit.

        Lehenengoa, Borges.ek itzulia gainera. Azkena, Virginiari buruzko elkar hizketak, oso ondo egin eta eramanak. Tipo pragmatikoak, erroilo hau interesatzen zaien ala ez ikusteko oso egokia dute liburu hau. Ez horregatik.

 

                —Pentimento /Lilian Hellman/ Argos Vergara edit.

        Eskritore hau, Dashiell Hammetekin lotuta genbiltzanean ezagutu genuen, hitzaurre pare batetan. Andregaiak (gu beti gaiean) ona dela esan digu, eta "Julia" deitu kapitulutik atera dute izen bereko filma, oraintxe bertan ematen ari direna (kapitalean bahintzat).

 

                —Leonor Taboada /Cuaderno Feminista, Introducción al self help/ Fontanella Edit.

                —Leopoldo Maria Panero /En lugar del hijo/ Tusquets edit.

                —Blaise Cendrars /Moravagine/ Nostromo edit.

                —Boris Vian /Escupiré sobre vuestra tumba/ Azanca-Jucar edit.

                eta abar, ...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.