Tiroka hasi behar orain ere!
Behin batean ba ziren bi amorante asperturik. Tin eta Oba, beren izenak. Tin eta Obaren problema handiena sexu aldetik zegoen, eta ez ez zirelako ongi konpontzen baizik eta sexu joko denak probatu ezkero ez zutelako berririk asmatzen. Eta gauero gauza berbera beti bezala ez al da aspergarria, egunero berdin ibiltzea? Tin eta Obarentzat hala zen behintzat.
Tin eta Oba zigarro bat erretzen, ohean.
Pasa iezadazu hautsontzia, mesedez.
Bueno, zigarroa erre dugu, eta orain zer? Egingo dugu beste saiotxo bat?
Nahi baldin baduzu.
Baina zerbait hotzaile ba zegoen bien artean, eguneroko gauza hauetan hartzen den ohitura txarra izan daitekeelako. Eguneroko ohikeriak dena zapuzten du.
Hau ikusiz erabaki bat hartu zuten zentzazio berriak probatzea. Esan eta egin, gainera; halaxe egin baizuten. Handik aurrera, astean behin edo bi aldiz ohe borobilak egiten hasi ziren beste bikote batzuk parte hartzen zutelarik. Aurreneko alditan nahiko ondo zihoazen gauzak, baina badakizu pixkanapixkana nola dena hozten den, azkenean gauza denekin aspertzen baitzara, eta han ere ez omen zegoen Tin eta Obarentzat saltsa handirik, eta beste gauza baten bila hasi ziren.
Aseezinak ziren.
Apostu bat egin zuten, txapelketa antzeko zerbait. Ia nork gehiago larrua jo. Lehenengoz animaliekin hastea pentsatu zuten, baina arrisku handirik ez zegoela horretan eta gauzak gatz pixkat har zezan, parlamentarioekin hastea erabaki zuten. (Gainera ez al da berdin? Ez omen dago ezberdintasun handirik, entzun izan dut batzutan). Apostua orduan hola gelditu zen: ia nork gehiago larrua jotzen zuen, Obak parlamentarioekin edo Tinek parlamentarioen emazteekin (azken ideia honen arrazoia ez zen zaila asmatzen, Kortesetako andreengan ez baitzegoen aukera handirik, orduan parlamentarioen emazteengana jo behar, bestela, Tinek zioen ez zela txapelketa horretan sartuko eta). Eta zergatik parlamentarioak eta parlamentarioen emazteak? batek galde dezake. Ba Tinen eta Obaren sexu jokuei falta zitzaien saltsa edo grazia bete behar zelako. Nola? Haien sexu jokuetan konpetentzia pixka bat sartuz, lasterketa sexual baten bidez. Baina nortzuekin? Ba jende inportanteenekin, hots, egungo politikako gladiadore trebeenekin, hau da, gure parlamentario maiteekin. Pentsa ezazue momentu batez zer ote den amodio lehiatsu, ero, oldartsu bat parlamentario batekin izatea, edo baitaere kristoren orgasmoa lortzea parlamentario baten emaztearekin cunnilinguo bat dela medio, eta jakinez edozein momentutan gure parlamentarioa ate horretatik sar daitekeela guri infraganti harrapatuz.
Tin eta Oba gogor hasi ziren saiatzen. Toki hoberena harremanetan jartzeko kortesetako taberna zen. Edo bestela jatetxe famatu hoitako bat, almuerzo de trabajo bat probetxatuz. Kazetari artean ibiliz, ez zen zaila. Astean behin biltzen ziren eta azaltzen zituzten izandako esperientziak. Lehenbizitik Oba hasi zen erraz irabazten. Eta Tinek ezer ere ez zuen lortzen, edo ia ezer. Beti Pott.
Ba atzo, zentroko parlamentario batek kristoren rolloa bota zidan konstituzioari buruz, biok ohean geundela. Eskerrak azkar joan zela, pitilinetik deseginda.
Zer nahi duzu ba, hori da handitasun eta morrontza, aguanta egin behar, dena on ezin izan batera.
Zenbat goaz oran?
Bi eta bat, zu irabazten.
Obak oso erraz irabazten zuen apostua. Bi hilabetetan politiko espektru guztia beteta zeukan, eskuinetik hasi eta ezkerrekoekin..? bukatu arte. Tinek oso zorte okerra zuen, ezin ezer aurkitu. Halako batean Zentrismo-Zibilizadoko parlamentario baten emaztea lortu zuen, oheratzeko.
Tinek esaten zuenez ez omen dago diferentzi handirik zentro, ezker edo eskuineko emakumeengan, ohean behintzat. Baina denok dakigunez demokraziaren etorrera ez da erraza, kolpe asko hartu beharrean gaude, ez baikaude ohiturik ezta preparaturik.
Telebista ikusiz... Demokrazi batetan informazioa da garrantzitsuena, beti egia aurretik joan behar baitu. Dena jakitea hobe. Eta hau izan zen Tinentzat galmena. Zeren eta kazetari txotxolo batengatik, hurrengo egunean amodiozko gau zoro haren photoak lagertu ziren aldizkarietan. Bai istilluak, orduan. Ez zen posible iDoña Mª de... Sra. de... pelota hutsetan ezezagun batekin. Inkontrolatuak gure oheetan!!! Baina ez zen iskanbila hor bukatuko. Hurrengo egunean parlamentario hori ez zen ba tiroka hasi Tinen kontra! Periodikua letuz... Egunkarietan agertu zen notizia: "Escandaloso suceso politico sexual. Algún parlamentario puede estar implicado en el asunto". Hobe izenak tapatzea, noski.
Zu, Tin, parlamentario hori ez al zen... jauna?
Bai hori da, bai. Badakizu... "condenamos la violencia venga de donde venga... sin maximalismos de uno u otro signo..." Betikoa.
Zenbat goaz?
Enpate oraingo honetan.
|