Pott bandaren blaga (Non gertatu han ostatu) (1978-ekaina)
Migala
Arreola
Migala etxetik libreki dabil, baina ene horrore gaitasuna ez da gutxitzen. Beatriz eta biok kale-feriako barraka likits hartan sartu ginen egunean, pizti nardagarri hura patuak eskaini ahal zidan gauzarik izugarriena, gorriena zela konturatu nintzen. Begirada garbi batetan bapatean brilatzen duen mesprezio eta urrikaltasuna baino gauza okerrago bat.
Egun batzuk geroago migala erostearren itzuli nintzen, eta saltinbanki harrituak zenbait informe eman zidan bera ohitura eta elikadura arraroari buruz. Orduntxe bertan, behin eta betiko, jabetu nintzen eskutan nuenaz, amenazu osoa, ene izpirituak soporta zezakeen terrore dosi handiena. Oroitzen naiz ene pauso dardartsu, kordokariez, etxerako bidean armiarmaren pisu arin eta dentsoa sentitzen nuenean; pisu bat nondik deskonta nezakeen zeraman zurezko kazarena, bi pisu desberdin bailiren: zura inuzentearena, eta nigandik lastra definitiboaren moduan tiratzen zuen pizti lohi eta pozoingarriarena.
Kaxa haren barnean zihoan bestea suntsitzeko, gizonen infernu ikaragarria ezabatzeko neure etxean kokatuko nuen infernu pertsonala. Migala ene departamenduan libratu nuen gau oroigarria, karramarro antzera korrika eta mueblepean izkutatzen ikusi nuenekoa, deskriba ezineko bizitza baten hasiera izan da. Ordudanik, ditudan une guztiak armiarmaren pausoz errekorrituak izan dira. Etxea, bert presentzia ikuste zinak betetzen du.
Gauero nago dardarrez bere eztenkada mortalaren zai. Gorputza jelatu, gogortu, geldiarekin esnatzen naiz, zeren ametsak, prezisioz, armiarmaren pauso kilikagarria sortzen baitit ene azalean, bere pisu definiezina, bere errai funtsa, errai kontsistentzia. Halere, beti argitzen du egunak. Bizirik nago, eta ene anima alferrik prestatzen eta perfekzionatzen da. Ba da migala desagertu egin dela pentsatzen dudan egunik, galdu edo hil egin dela. Baina ezer ez dut egiten konprobatzeko.
Halabeharrari uzten diot beti berarekin aurrez aurre jar nazan,
bainugelatik irteterakoan, eta oheratu aurretik eranzten ari naizen bitartean. Batzutan, gauaren ixiltasunak bere pausoen oihartzuna ekartzen dit, bere pausoak entzuten ikasi baitut nahiz eta sentiezinak direla jakin.
Egun askotan ukitu gabea arkitzen dut bezperan utzitako alimentua. Eta desagertzen denean, ez dakit migala berak ala etxeko beste apopilo inuzenteren batek irentsi duen. Behar bada supertxeria baten biktima naizela eta migala faltsu baten menpean ez ote naizen arkituko pentsatzeraino ere iritsi naiz. Saltinbankiak engainatu egin nau apika, kakarraldo kaltegabeko eta zikin bategatik prezio garestia pagaeraziz. Baina azken finean guzti honek ez dio axolik, zeren eta ni migalari konsagratu bainatzaio herio aplazatuaren sagurtasunaz. Insomnio ordu zorrotzetan, konxeturetan galtzen naizenean eta ezerk lasaitzen ez nauenean, bisitatzera etortzen zait migala. Baldarki paseatzen da gelatik, eta trakets, ormetara igoten saiatzen da. Gelditzen da, burua altxatzen du, palpoak mugitzen ditu. Egonezinez, adiskide ikustezin bat somatzen du.
Eta orduan, ene bakardadean, estremezitua, munstro ttikiaz inguratua eta zokoratua, nola beste denpora batetan Beatrizekin eta bere ezinezko konpainiarekin amets egiten nuen gogoratzen dut.