Eliot poetaren inguruan
Westwinster Abbei
Eliot-en hilarrian poema - argizaiola
Jon Juaristi
Memori larrosa igartzean
ausina eta iraka baratzaz jabetu ziren;
hamildu zen harmore sendoa
eta putzuan usteldu ere
egun haretan dastatu genuen
ur gozo fresko hura.
Garden, irmo,
gabeziaren garaietan poeta,
Infernura jaitsi zinen Virgilio gabe. Hauster,
Heriotzari emandako ondar iheskorra:
Susmatu zenuen jakinduria
ez zela armairu luzeetan gordetzen
eta haundikien ahoetan egia
aurkitzea ia ezina zela. Hilarri honetan
larrosa sutsuak dirau bizirik,
poeta uhp guztien kontra,
kultur-fronte guztien aurrean,
dirau bizirik, bai, dirau bizirik,
haltzairuzko hatzaparrek argiaren
larru guztiz zuria
urratzen diguten bitartean
Itsaso isiletako hondotik
korrika egiten.
Igarle, anaia,
poeta epigonal, orakulo ero,
profeta nekrofilo, haruspize xamur,
zure hatzazalak barneratzen dira
arratsaren haragi hutsean.
Mendeak iraganen baitira, egunak
agortuko baitira ere, baina beti izanen da astirik
hizketa bat Heriotzatik haruntzago
luzatzeko, zentzuz beterikako hitzaren bat
leihoko beira enpainatuan eskribitzeko astirik.
|