Korrika egin dut joanetorria Arenaletik Olabeagaraino, Tralk-en poema bat irakurri dut altuan, kanpaina jo dut Herri Batasunaren afitxe baten aitzinean, menta eta manzanilazko infusioak prestatzen ari naiz, ezkondu egin nahi dut desesperatuki, larrua ere mestizatzen ari zait. Irakurri berria dut Jon Urrujulegi-ren azken artikulua, alegia.
MARTIN LOPER
Galdetu nahi nizuke ia zer egin behar dudan Australiara joateko eta alde haietako itsasertzerik bakartienean farozaintzaile izateko: iragan behar ditudan etsaminak, ordaindu behar ditudan polizak, hartu behar ditudan bakunak eta, baitere, Euskaltzaindiako D tituloak hortarako lagunduko al nauen...
IXIAR (una abertzale de Durango)
Ezkondu egin nahi nuke. Emaztegaiari ez diot baldintza gehiegirik eskatzen. Zintzoa izan dadila, beltzarana, amatiarra, egunero bi orduz bederen bere magalean ukan nazala, bazkaritan arrain salda presta diezadala eta betaurrekorik ez dezala izan. Ordainean ene maitasun oso eta partitugabea prometitzen diot. Gainera nirekin ezkontzeak baditu abantail batzu: eskugea naizenez ez ditut atzazalak sekula zikinak izaten, zangorik gabe ez zait inoiz orpoa doblatzen eta bururik ere ez dudanez ez dut xapelik gastatzen.
JOSECHU KLUKETA (tel 33 33 33)
Eh zuek! neskato erreprimituek, zuekin larru jo nahi dugu posturarik estrabaganteenetan ere. Berdin zaigu ederrak edo itsusiak, ongi enroilatzen baldin bazarete. Berdin zaigu ilegorriak eta beltzaranak, berdin lodiak eta argalak, berdin diti handi, ttipi, biguin edo gogordunak. Nahi dukegun bezala imajinatuko baitzaituztegu. Telelarrujotzaileen Eskuadroia gara.
T.E., (escindido)
Eh hi! Tipo martxoso bat nauk, PROSTITUZIOARI BAI botatu diat erreferendunean eta gitarra Chester bat saltzen diat. Inbezil bat haiz segur, gu bezala. Agian ez dakikek gitarra jotzen ere. Hautsi egingo hitukeen kuerdak bigarren kantarako. Fatala izanen likek populuarentzat ene gitarra hiri saltzea. Hobe duk elkarrekin kanuto bana erretzea eta gitarraz ahaztutzea.