Galipott'kritiken
Langile eraildu bati
Jon Kortazar
Etxezarraga
Lan hau helburu bikoa da. Lehengoz, Lauaxeta-ren eta Lorcaren arteko influentzi poetikoak zehaztu nahi gintuzke, eta bestetik L. olerkigintzan ari zeneko Bilboko egoera literarioa eta garai hartako idazle arteko hartuemanak deskribitu.
Lauaxeta-ren influentziei buruz ba dira zenbait saio euskal kritikaren munduan. Batez ere, M. ZARATEri zor diogu Lauaxeta-ren iturrien ezagutzea. Idazle honek era bitako influentziak markatzen ditu bere Euskal Literatura-n (1): Espainako Neoklasizismoa eta herri poesia.
Gure saio honetan hirugarren influentzi bat probatu nahi dugu:
García Lorca-rena, hain zuzen (2). Baina ez gara geldituko bardintasunen zerrenda bat eginez bakarrik. Geste alele batetik Lauaxeta-ren influentzi osteko orijinalitatea azpimarkatu nahi genuke.
1. Lorca eta Lauaxeta: Influenzia eta orijinalitatea.
1.1. Lauaxetaren poema hau irakurri genuenean Lorcaren Romancero gitanoren oihartzun batzu susmatu genituen. Beraz, oihartzunok era bitan konkretatu ziren: oihartzun orokor baten antzera: gai aldetik-edo berdin egiten zitzaigun zerbait, eta azkenez ia hitzez hitz aldaturik zeuden bertso eta esaldiak.
Lehengo oihartzun orokor horrekin hasiko gara. Hasteko, eta lehengo datu moduan poema honen iturri konkretuak eman behar ditugu. Lauaxeta-ren poema Lorca-ren hirutan oinharritzen da: Prendimiento de Antoñito el Camborio, Muerte de Antoñito el Camborio eta Romance de la Guardia Civil.
1.1.1. Poemaren narratibotasunak eman zigun pista: Langile poema horretan Lorcak hirutan emandako desarroilo dialektikoa ematen da. Bigarrenez, "miatzaria"-ren irudia inkonkretasunez agertu arren ere, "aurpegi balzdun" datu horrek pertsonaia emigrantea dela susmatzeko bide ematen ditu, (andaluza, zergaitik ez?). Hortik jaio zen susmoa baina, susmoa proba bihurtu zen.
1.1.2. Ba dira bietan ere estribili baten erabilketa "Voces de muerte sonaron" Lorcaren kasuan eta "Ene Bizkaiko miatze gorri". Baina askoz ere sintomatikoa iruditzen zaigu erreka agertzea poemetan (cerca del Guadalquivir / Nerbioi ertzok).
1.1.3. Kasu konkretu batzutan bardintasunak kalko bihurtzen dira:
1) 'lo llevó codo con codo'
2) 'La tarde colgada al hombro'
3) 'viene... / entre los cinco tricornios'
4) 'los guardias civiles / beben limonada todos'
5) 'bañó con sangre enemiga'
6) 'sobre las capas relucen'
1) 'Noruntz aroe esku lotuta'
2) 'Lepo-ganian... / goxa sorbaldan'
3) 'Mendiz bera lau txapel okerrez'
4) 'Txapel okerrak edango yabek ardao onena...'
5) 'etsai odolez / bustiko eunkek'
1.1.4. Teknika aldetik ere, ba dago oso garrantzizkoa uste dugun elementu bat. Lauaxetaren poemak estruktura bat du. Lorcarenak hartzen duten estruktura berbera; baina dramatikotasuna batez ere elkarhizketan agertzen da. Elkarhizketak teknika berezi bat du Lorcaren "Prendimiento"-n: pertsonajeak idazlea deitzen du, bere presentzia eskatuz akzioan.
Lauaxeta-ren kasuan ez da elkarhizketa hain nabarmen agertzen. Baina dramatikotasunaren karakteristika den "zu" hi izenordea idazle eta personajearen arteko elkarhizketa baten markatzen da. "Noruntz aroe esku-lotuta".
1.2. Baina idazle bien arteko ezberdintasunak nabariak dira. Jakina da Lorcak bere lanetan marjinatuen alde agertzen dela, hortik datorkio ijitu (Romancero gitano) eta beltzakaitik (Poeta en Nueva York) duen minbera. Lauaxetaren poeman ere marjinatu batzu agertzen dira. Baina ijitu eta beltzak (lar eta hiri munduko marjinatuak) ez aíra iñoiz klase burruka baten sartzen. Ikuspegi hontatik, bada, Lauaxeta poesia sozial baten aurrelari dugu. Desberdintasun hau, "asmo" maila baten jarri dugu.
Baina desberdintasun hori nabariagoa da Lauaxetaren poema bere iturri diren Romancero-koakaz konparatzen ba dugu. Hemen, giroa ere desberdindu delako. Lar edo nekazari giro batetik hiri giro batetan jarri duelako akzioa.
Beste aldetik, burrukaren burutzea ere ezberdina da. Ijituen burruka sendi burruka bat da, giro rural baten ematen diren antzekoa. Baina Langile poemaren burruka klasekoa da; Lorcaren lanetan agertzen ez den elementu berri bat agertuaraziz: nagusia: "jaubiak".
XX mendeko hasieran gizarte arazoaz arduratu zen Euskal Literatura. Txomin AGIRREk agertu zuen lehengoz ardura eta gai soziala. Baina bere ikuspegia zeharo ezberdina zen, geroago literatura sozialak hartu zuen joeratik.
Txomin AGIRRE ez da inoiz langile industrialaren alde, beharbada partidu mailan aldi haretan PNV-PSOEk zituzen diferentzietan parte ideologikoa hartu zuelako. Lauaxetak beste pozisio bat du, bere poeman hiriko langilea da protagonista, eta ikuspegi hontatik euskal poesia sozialen lehen pausu bat da.
Guardien ikuspegia ere ezberdina da zeharo: Lauxetak kapitalaren serbitzari legez jartzen ditu:
"Ari bitartez deyak yabiltzak"
¡Bideskan zelan dirdin-yagiyek
txapel-okeren kapela baltzak!
Agertzen ba dira, jaubearen deia betetzeko agertzen dira, greben prolematikakin batera.
2. Poemaren balio literarioak.
Bigarren alde honetan Lauaxetaren olerkigintzaren karakteristika orokor eta nagusi batzu jarri nahi ditugu.
Karakteristika jeneral horrek poema honen azterketatik, baina guk uste, jeneraltasun horretan Lauaxetaren beste lan batzutarako ere balio dute. (3)
2.1. Lehengoz azpimarkatuko neuke bertsoen neurria da: 10 x 10 A / 10 x / 10 A. Honelako estrofak ez dira Euskal Herriko olerki herrikoietan erabili. Bigarrenez bertso guztiak bere etena dute: 5/5, eta hauxebai herriak erabilten duela. Konkretutik jeneralera pasatuz bada: kanpotik ekarritako estrofa erak erabili, baina herriaren teknikaz nahasturik.
2.2. Bertsoaren kopuruen zenbaki berdina: 5 estrofa lehengo aldean eta beste 5 bigarrenean. Numero ekilibrioak lortzeran oso zaleturik agertzen zaigu Lauaxeta. Zenbakietan beti logikoa.
3. Poema arkitektoniko idazten ditualaren inpresioa sendotzeko oso argi ikusten da estribilioaren lekua poeman asieran-erdian-amaieran. Hor ere simetriaren jokoa jarraitzeko.
4. Lauaxeta-ren estiloaren klaberik garrantzitsuena, halan ere, beste hau iruditzen zaigu: estilizazioarantza duen joera. Estilizazioa: kasu guztietan berdin egiten du: deskrizio bat eman behar ba du, beti iru lauren elementu bitartez eman: Poema honetan ba ditugu adibidiak meatzariaren deskrizioa (ule, arpegi, begi), greba ("Ukabil sendo, soñanzki urdin") meak ("zauri, tranbi dardar") olak ("kezko zeruba") nagusiak ("nasai etzunda"). Pintselada batekin nahiko du zerbait deskribitzeko.
Estilizioaren ejenplurik hoberena hauxe dugu: Lorcaren hiru poematan esan duena, Lauaxetak baten jarri du.
5. Dramatizazioa ere ez da ahaztutekoa. Lehen ere honetaz zerbait aipatu dugu, baina herriro bueltatu behar dugu.
Dramatizazio hori maila ezberdinetan agertzen da.
5.1 Gai mailan: gai tragikoa, iluna erabiliz.
5.2. Teknika aldetik: narratiba klabea jarraituz, eta azkoz ere sakonago: Erromatar zenbakiak mugaturik diren alde bakoitzak esangura mailan rnezu ezbardin bat (askotan tesis / antitesis rola jokatzen duten mezuak) ematen ditu, kontraposizioz edo paralelismoaz josirik olerkia. Eredu legez:
I
Miatzaria rnendiz bera
Pikotza lepo ganian
sispak lepo ganian
II
Mendizbera lau txapel okerrez
etsai-odolez buzti pikotza
Sispak zutan.
Teatroko aktoen antzekoak dira poemaren zatiketa hauek.
5.3. Dramatikotasunaren ezaugarria dena: bigarren pertsonaren erabilketa, baina Lauaxetak "zuka" erabili barik "hika" erabiltzen du.
6. Koloreen erabilketa sinbolikoa ere inportantea da. Kasu honetan gorri / beltz /. Koloreak, biolentziaren eta lutoaren koloreak (zauri, odol, beltz, burni kolore).
Azkenez, argi dago karakteristika hauen pilaketa.
Lauaxetaren estiloari sarrera bat baino ez dela, eta, esan beharrik ez dago, ez da bere estiloa honekin amaitzen.
Baina sakontasun gehiago beste baterako.
(1) M. ZARATE: Euskal Literatura I. L. Zugaza. Durango 1977.
(2) Ez dugu uste honekin bere iturri guztiak bukatzen direnik. Euzkadi aldizkarian argitaratutako hiltzulpenen artean urrengo idazleen izenak agertzen dira: Baudelaire, Valéry, Verlaine. Oraindikan Lauaxeta eta idazleon arteko influentzia aztertu barik ba ditugu ere, susmatzeko bide dugu hoiek ere bere partea izango zutela L-ren olerkigintzan.
(3) Batez ere Arrats-beran argitaratu zituen olerkientzat.
Langile eraildu bati
I
Ene Bizkai'ko miatze gorri,
zauri zarae mendi ezian!
Aurpegi balzdun miatzarijoi,
ator pikotxa lepo ganian.
Lepo ganian pikotxa zorrotza,
eguzki diz-diz ta mendiz bera.
Ator bideskaz, goxa sorbaldan,
kezko zeruba yaukon olera.
Opor-otsa dok txaide zabalan,
ukabil sendo, soñanzki urdin
Jaubiak, berriz, nasai etzunda,
languntzat auke, i, urrutizkin.
Aurpegi balzdun miatzarijoi,
ari bitartez deyak yabiltzak.
Bideskan zelan dirdir yagijek
txapel-okerren kapela baltzak!
Orreik yaukoen gaizin-itxura
zizpa luziak lepo ganian!
Ene Bizkai'ko miatze gorri,
zauri zarae mendi ezian!
II
Mendiz bera lau txapel-okerrez
aurpegi balzdun miatzarija.
Begi baltz orreik sastaka dozak
baña zatitu ezin esija.
Noruntz aroe esku-lotuta
burni margodun gorputz gogorroi?
Sendua Ba'intz, etsai-odolez
bustiko eunkek pikotx zorrotzoi!
Nerbion-ertzok, tranbi-dardara,
azkatu mayez, zenbat alegin!
Baña olean zarata artian
aren ayotsak aditu ezin!
Zizpa luziak sutan yagozak,
opor-zaratak txaide zabalan
Aurpegi balzdun miatzarijoi,
igeri adi euren odolan...!
Txapel-okerrak edango yabek
ardao onena Gomez-etxian.
Ene Bizkai'ko miatze gorri,
zauri zarae mendi ezian!
|