L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pott aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pott tropikala (1980-ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

—Lan literario laburrak—

 

Karta Bizkainoak

 

Manu Ertzila

 

(H)amabi maitea:

        Hona bidali nindutenean ez nuen uste sekula egundo inguruau gustatzeraino helduko zaidanik. Orain, orduan baino ile urdinen batzu gehio lepo gainean, idealismo arrasto guztiak astinduta, ezer egin behar den koztzientzi ardurarik gabe, beste modura ikusten dut.

        Edifizioau joandako mendearen azken aldean eraiki zen hemendik gertu kokatzen den harrobi batetatik harri landuok ira zirela. Hogeita hiru alkatek jarri dute bere humore txar guztia ororen artean, edo berak bakarrik, hartzen diren erabagitan. Horrela izan da eta horrela izango ere ormak dirauten bitartean. Aurreko plazara ama gaztek seme alabekin etorten jarraituko dute; hiruretan funtzionari gosetuak aterako dira eta berriro ere umek esango funtzionariek arpegi luzea eta maskala daukatela.

        Edifizio honek ez dauka hogei piso gorantz, denak behirategiz, bi dauzka eta gaineko solairua artxibategitzat utzia dago eta handixek, tranpak altzatuz, teilatua alkanzatzen. Oraindik ez da palestinorik balkoietara igo eta salto eginez bere burua hil "gora gure aberria" lau haizetara jaurtiz. Marlon Brando ez da urreratu bere narru gorriekin erreserbetako dutxetan ur beroa jar dezatela eskatuz; bainan martxatzen. Prezedentea bait dago, lemoizera ibilaldia ehun metro aurretik pasatu, zen. Hauxi batetan ONUko bake zabaltzailea etorriko ote zurrumurrua ahoz aho ibili zen, gutxien espero zenean, hauzia goragoko hauzitegira bidaltzeko unean zegoela Salomon agertu Forest Hill trofeoa irabazi berri zekarrela besapean; hauzia alde bientzat kalte eta minik gabe konpondu zen, ama zamar —erresidentzira eta seme— alabak, ardura artzearen truk, hazienda osoaz gelditu ziren. Saltxitxa postuak jartzeko eskariak hainbat jaso dira; jasoala, guztiak zehatz, Plenoak gutxietsi egin ditu; postua onhartuko ote litzatekeen galdatuz (Kristo hau ez da orain ia bi mila urte gurutzean hil zutena, hau zera da, Txinako murraila plastikoz berregin zuena). Poeta kamikaze suizidarik ez da ausartu abionetaz edifizioau arriskuan jartzen, arriskuan jartzen eta portamaletasean 239 orritako poema liburuaren 3.000 ale. Funtzionariek ez dute mikrofono nanorik arkitu, denak dioskunean hauren indibidual nanotasunak hortara lagundu behar diela; periodista listilloek ere ez dira izan suertetsu. Azkenengo kantonal hauteskundetan haizkolari bat atera da jaun ta jabe (edo alkate jaun); "ume ezetz igarri, basoan jaio, basoan hazi, herrira etorri eta bera nagusi" "Bai hori badakit, beste bat, beste bat" "Gallartan jaio, Orbegozo bellotan tenplatu, herrira etorri eta bera nagusi".

        Hona ailegatzeko ez da San Vito katedralearen aurrekaldea gurutzatu behar Kafka bat baizina, bainan nork esango zuen gustatzeraino helduko zaidana.

        Hemen danetarik egiten da, zakurren bakunazio kontua eraman, soldadutzarako deiak egin, hilobiak izendatu, familiagandik aldendu diren eta famili artekoen errekadista egin, erruki-etxetarako bidea erosoagotu, ura ordaintzera datozenekin haren preziotaz tratuan aritu ta enparauak. Gustora nagoela esan behar carrefour honetan. Begira kasu bat muestratzat:

        "MARTIN BILBAO DEUSTUA JAUNA ETA MONIKA AGORRIA AMIANO ANDEREAREN TXOSTENA HEUREN POLITIKO SOZIAL ESPEDIENTEAREN GARBITASUNA DELATA.— Ondoren Irailaren 5an Martin Bilbao Deustua jaunak, 1923tik 1936ra Gau Udal Zaindaria izana eta azken fetxa honetan politiko-sozial espedientearen bidez kaleratua, eta Monika Agorria Amiano andereak, 1900dik 1925ra Bixente Agorria Belar Udal Enterradorea zenaren alaba lez, bidalitako eskutitza irakurtzen da, igorle bien eskaria, 1975 Abendu 5ko 3.375 Dekretua, 1976 Uztail 30ko amnisti Errege Dekretua eta 1976 Urri leheneko 2.393 Errege Dekretuaren babesean, non Barren Administrazioko beharginei amnistia ezarten zitzaien, eskaria beraz zerau litzateke, espedienteen errebisioa eta ezarri zitzaien lanetik aldentzeko zigorra jasoa izan dedila eta dagokien jubilazio eta umezurtza soldata bihurtu.".

        (H)amabi, esan didate Caracas.era bidaliko ote nauten panadero, lana goizeko seiretatik eguerdira, bainan ez dut uste edifizioari ondo oraturik nago-ta. Zu beti horren transparente, horren urtsu.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.