Lan literario laburrak
Zizare kontu
Mikel Hiribarren
Pixa egin beharrez ibai mozkorrak axola gabe urrupatuko zuelakoan, zuloz betetako burdin ranpa meharrari hurbildu nintzaion. Braketa ireki eta errobinetak zabaldu nizkion. Egunerokoak ohitua. Harek bere bidea.
Nik burua itzuliz bazegonez leihotan atso begi aztaparsurik, denak ikusi beharrak eta zerbait errangurak agert araziren zuenik. Inor ez zegon. Barnera bildu nuen, elgarretaratzeari darion atseginarekin. Eta, galtzen busti aldi bat onik irabazi, ranparen burdinak tinta lasterrago galdu, eta erdoila metro erdi batez aintzinatu...
Zin egiten dizuet ez naizela hobendun. Egoera desegoki hori baztertu nahiz, ibaia zorratuko nuelaren ilusionez, galtzetako josturei egun baten bizia atera nioten.
Lurrera bota banu, eta askoz errazago izanen zitzaidan. Azida gehiegi ekarriko nion, eta beharbada gure hartan ekilibrioa haustea gatik kondenatuko ninduten.
Pitokeria erratetik isil daitezela lurpera aurtikitzea hobe dela pentsatzen dutenak. EZ gara guztiak ertzo! Eta, lurbarneko zizare hobengabeen sabel minak merezi lituzkete egun erdi batez horrela pentsatzen dutenek. Ala, zergatik uste dute luza laburtuz doazela egun orotar zizareak?
|