L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pott aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pott tropikala (1980-ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

—Lan literario laburrak—

 

Bikote zaharra

 

Jon Casenave

 

Ametsean galdua doa Anarengana; amets hori burutik ezin ken; itsas ondoko hiri baten parte zaharrean, kale txikien borobil makurtuan zabalduz doan ibiltze horrek Anaraino eramaten aldi oroz. Ana eta Joseba, biak gazteak, libre oraino, bainan bikote zahar bat iadanik; xumekerietan hartua, itxuretan itzatua; biek hondartzan asperturik uhaina itxoiten besteari aipatu gabean.

        Anak, bizkar hori, ixterrak, sobera kurritutakoak, gehiegi ezagutzen; Joseba Anaren ile luze beltxetan nekez lokartzen. Ametsaren eta errealitatearen artean ez du gehiago diferentzia handirik egiten mutikoak; egunaz segitutako karrika hertsi eta jendetsu ber berak junzatzen ditu gaueko dibagazio pausagarrietan; Anaren etxe hotzean lokartzen delarik ere, horietan dabila.

        Eta bart arratsean, Anarekin despeditu eta ohizko hamaiketan "betiko tabernan" esanez gero, bere pisora abiatu delarik, luzaz egona da ibilka, alkolaren sarean ahantzia, kalez kale. Bart, ametsetan itzal feminino bati eratxikia izana da; enamoratua; bizkar, zango horietan giltzaperatua. Ileak, motzak zituen emazteak, herri horretan gehienetan bezala.

        Eta sorbalda horik, ile labur horik maitatu ditu Josebak, debaldetan, atzetik, hurbildu gabe; luzaz segitu du aurpegiaren deskubritzeko, bainan egiazko maite aldietan bezala ez du ikusi; beti zerbait tresbeskan; itzalak aurpegia begiei kentzen edo ezkina batek ebasten. Gezurrezko andere hori bilatzen ari da orain karrikako begitarteetan; hainbeste ile labur, beltxak gehienak; sekulan behar den hura. Logale da Joseba eta berehala ohartuko duk berandu oheratu naizela pentsatzen ari da, betiko tabernan sartzen delarik; jendeen artean Ana bilatzen; hor dago eserita, irri krudel bat, irri hiltzaile bat ezpainetan.

        —Joseba! Zelan nire ile motzak?

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.