k. izagirre vrreaga
1975, negua
Neure eskua
beste esku batetan grapaturik
izerdi bakarra jaso dezan
ala
surtarako dut.
Neure besoa
bizkar bat ingura dezan
ala
erauzteko.
Neure ahoa
egiari hegoa zabal diezaion
ala
adriluz tapiatzeko.
Neure begiak
(denok espero dugun) egunaren ilunabarrean
negar egin dezaten
ala
gauak eramateko.
Neure bularra
zure ametsaren burua deskantsa dadin
ala
etsipen-keak itotzeko.
Neure bihotza
ba dakizu
zuretzat
eta
denentzat.
|