k. izagirre vrreaga
1975...
Abioien isatsek airearen eskeletoa dibujaturik.
Bezpera luze honetan
ene pena zoriontsuegia da poetarena izateko
uhinen aparretik ihes doazen
txinpartek
urezko ezpalek
beren aterki zuria zabaltzen duten kaiuak
dirudite.
Itzalaren hamairugarren hilean
ereiniko hitzak
zer
ene herriko gizonak ohi bezala kea fabrikatzera doaz.
Itzalaren hamairugarren hilean
eguzkiari utzitako ispilu-pusketa itzul diezadaten
nahi dut
itzul diezadaten
hura ere hau bera pentsatzen ari ote da
edo ta ni pentsatzen ote nau.
Bezpera luze honetan
haizeak nik ere jotzen jakin nahi nukeen
kitarra
jotzen du
ene begien ilunabarra neurtzen duten
argi-kableetan
kitarra.
Bezpera luze honetan
bakarrik
bakarrik
poetaren pena epela
dekadentea.
|