L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Ustela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zorion Ustela (1976) —Hurrengo artikulua




 

 

ipurdi borobila, ipurdi biguna, dantzaria, leuna, ipurdia eskailerak gora. orkatila beteak, iztarrak. Non amaituko ote eskuineko galtzerdiaren karrera. Claude atzetik darraika eskotetik atera du giltza

bero dago eta bernak gurutzatu

buelta terdi eman du zerrailan sartu leihoa hertsi erdi ilunpetan Claudek zigarroa biztu ohe gainean etzan kea sabairaino espiralean ate aldera jo eta iritsi baino 27 zm. lehenago eskuinerantz hartu, pasilua neurturik bainutegian desegin: ilea sueltoan

eskuak izerditan

ipurdia bainu-ontziaren paretan lasai ahantzia. Zapata kendu behatz puntak eskuez ferekatu eta hatzazal gorri luzeak oina pantorrila belauna izatarraren linea puztua jarraiki gona goruntz berna luzatu ligaren azpitik hatz lodiak sartu behera tira iztarra belauna pantorrila oinaren linea puztuak berriro dibujatu

ahurrak panazko galtzetan igurtzi

galtzerdiak zintzilik argi horia edanez. Jertzea burutik kendu mangak kanpo aldera bihurtu zintzilikatu galtzerdien gainean dutxaren gortinak zabaldu urak danborrada epela ontzian. Claude zankutsik dator bestea bueltatu lotsik gabe bular harroak sujetadorearekin borrokan

iztarrak beste tankeraz gurutzatu ditut eta

lokarrien marka bizkarrean, bi marrobi deskuilunak bakoitzaren erdian. Claudek gerria besoez bildu askatu gona hestuaren lehen botoia, bigarrena, hirugarrena, Clauderen eskuak mitxeletak

Batzuetan eguiten dioe animari gorputzaren atsegin luzenen gogoetac; emendic ecusi bear ez liraquean gauzac ecusteco, eta debecaturic deudenac aditzeco hitzegiteco contatzeco.

karezatu hotzikara ezezaguna estrainatu ezpain gaina izerditan sudurrak zabal desioa usaintzen hamarrak, bi eskuen bost eta bost hamar hatzak zomorroaren zangoak bailiran zokoak bisitatu nahiean

verenda mulieris xistua irentsi eta beroak eztarri lehorra ibili bazachacoz gogo oquerraz edo nori bere aurpeguira, edo beste lecutara beguira: edo siñuca ta quiñuca: edo egon bazara adi, icusten celan besteren batzuc deungaro dabiltzazan...

emeki bero goruntz handia haztatu biluzik eta ederrik dastatu. Claudek begiak fermuki hertsi hortzak tinko hestutuak eskuak iztarretan burua atzerantz eroria. Ahora. Bainu-ontziaren zuloari soinu sakon eta izkutua dario ura zurrupatzean

Clauderena. Eta nerea, zuretzat gordea jaio nintzenez geroztik ibili izan bazara escuaz deungaro zeure buruagaz hau bekatua bada betor infernua sua infrenua

hatsak erritmu beraren bila orain besteak Clauderen ezpainak hartu ditu mihi gezaz intimitatea eztarriraino aztertzen minutu geldi oso geldirik ezpainak despegatu behekoa azkenik begirada galdutan eskuak zabalik bularrak ezagutu iztarrak hitz arrak itzarrik

gure errietan jocoric egoquienac mutillentzat dira pillota, balanca, bola, edo birlac, eta saltoa, baña onena pillota: ojala utziaz ezpalijoaz mutillac joco hau! Nescachac igaro dezaquee jai arratsaldetaco denbora, bihotza zaldi gainean, Dotriña esaten, edo eusquerazco libururen bat iracurtzen, bizkarra blai, eta iracurtzen dana entzuten; eta ondoren joca dezaquee (cartetan) izerdi usaina dago noski

tean dauden bi izakiei eta kea dutxaren besoan eseri da beha eskuak errazago irristatzen dira ur beroa igurtzi laztan hor beherago hemen bai irriak. Elkarren hurbil daude oso urak azken jaboi-aparrak suntsitu dituenean. Urguilu elektrikoaz urratzeko prest bi su jostagarriak petxuko ileak erretzen lehenik eta algodoi-globo bi inoiz ez bezala itogarriak gero errauts mugikor arrotza ahoan ez dira ia nabaritzen lausoa eta etzan egin dira ura hasarreago erorten da gortina ostean

sekulan ezta sartu izandu donostiarrik zeruan kontrolik gabe gorago nunbait etzuten meriturikan irabazitzen munduan gogortasun xamurra gaxuarentzat Jaungoikuaren justiziya dan moduan pilikipresaka deungaro azken barrikadak apurtu kondenaturik arkitzen ziran aiek danak infernuan. Idiarena.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.