L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Ustela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zorion Ustela (1976) —Hurrengo artikulua




 

 

Grandeur nature

 

Elementu bat lehenago globo hustutzearen bezalako xistu soinua entzun zen.

        —Porco dio, esan zuen Salvatore D'Angelo-k antzeko situaziotan Italian ohitura den bezala, bragetaren kremailerarekin berak nahi zukeena baino gehiago luzatuz.

        —Ez ahal dizu lotsarik ematen, erantzun zion norbaitek lehendabiziko aldiz. Monikaren izter barren dizdiratsu leuna mate ximur bat bihurtuz zihoan eta haien iunturaren misterioa izkutatzen zuen zurrunbilo ondulatua, objeto huts baten konplemento iletsua bilakatu zen, misterio oroz desjabeturik, apenas bai brotxa eta zepilloen lizuntasun pobrearen adierazgarri.

        —Gurekin etorri beharko duzu.

        Oraingoan sarjentoaren ahoan identifikatu zituen hitzak. Gauero bere pisuaren hiru laurdenak urez osatzen dituen gorputz potolo batekin oheratzearen normaltasunaz konsziente denaren abotsez mintzo zen.

        —Gezurra dirudi.

        Gezurri dirudi erantsi zuen sarjentoaren bigarrenak ere, sarjentoaren iritzia apoiatuz, eta haren seinalearen agindua beteaz antirreglamentarioki gerrikoaren aurreko partean zeramazkien esposak libratu zituen. Salvatore d'Angelo-k bi eskuak bata bestearen kontra luzatu zituen filmetan milaka aldiz ikusitako zeinua entsegatuz, eta ez penik ez maitasunik eta ez lotsik adierazten ez zuen begiradaz estali nahi izan zuen Monikaren gorputz abandonatua. Titi puntak bularren biguntasun baretsuan bizkortasun azeleratuaz hondoratzen zitzaizkiola iruditu zitzaion.

        —Uxatu jende hori, entzun zuen esaten sarjentoari lehendabizi, eta sarjentoaren bigarrenari gero, "aguro" zital bat erantsiz. Eta parkeko jendetza ohizkoa, belaun buruak pasio esibizionista timidoenarekin erakusten dituzten haur-zaintzaileak, esker onez eta proposizio timidoaz beterikako begiradaz haur-zaintzaileen belaun buruak kareziatzen dituzten soldaduak, eta materia guztietako panpinekin jolas ekibokoetara jolasten diren haurrez osatutako zirkuloa zabaltzen ikusi zuen bere inguruan.

        Augusto Balloni juezak —magistrato presso il Tribunale di Grazia e Giustizia— patrikan bere sexo epelaren ondoan sartu zuen eskubiko eskua Alessandrinaren izter iheskorrek eusten zuten blok gainean pundu ta koma baten lekua seinalatu ondoren. Hirugarren ate hotsa isildu zenean "Esaminmato quanto in essa esposto" esan zuen guti gora behera kanpokoei diktatuz bezala, oihuen bolumenari atxikitzen bagatzaizkio eta Alessandrina, blusaren botoiak lotzen konzentraturik zegoela kontuan harturik. Ate ondora hurbilduz O role mio kantatzen ohitua dagoenaren abotsez eta korbata lepoan estutuz "Aurrera" egin zuen azkenean.

        Kaki koloreak domeinatzen zuen dekoratu baten aurrean eta kaki erreglamentarioz jantzitako sarjentoaren atzean Salvatore D'Angelo-ren figura esposatua azaldu zenean juezaren eskuak, hegalaldi labur baina bizkorrez, bere cashemirezko trajearen solapetan lurreratu ziren.

        —Zu bezalako gizonek dudan jartzen dute gure gizartearen izen ona, bota zuen taldea ate ondoan azaldu bezain laster eta ohitura zuen bezala "aberri laztana" esan beharrean "gure gizartea" zergatik esan ote zuen konprenitu gabe "gure aberri laztanaren izen ona" esan zuen berriz ere baezpada ere. Sarjentoak eskaintzen zion kartoizko kaja zuria hartu zuen gero Angelo-ri lenteen gainetik begirada haserre bat bota ondoren eta eskuak dardaran jartzen zizkion oso kuriosidade sanoz zabaltzeari ekin zion.

        Salvatore D'Angelo-k ere pauso bat aurreratu zuen mahaiaruntz beste guztien atzetik, eta sarjento bigarrenaren bizkar gainetik eta juezaren eta sarjentoaren buru tartetik, Monikaren gorputz tolestatua ikusi zuen. Perfumearen gozoa —"Eros-en besarkada" esaten zuen katalogoak— sentitu zuen sudurretan kilikatzen.

        —Contra natura.

        Inork ere espero ez zuenean egin zuen oihu sarjentoaren bigarrenak goizetik mihin puntan zebilkion hitza deklarazioetarako ezin gorderik eta juezaren aurpegia bilatu zuen harengan hitzaren efektoa irakurri nahiean. Baina Augusto Balloni juezak —magistrato presso il Tribunale di Grazia e Giustizia— delitoaren gorputzean zegoen bezala konzentraturik, ezin entzun izan zuen sarjento bigarrenaren esana.

        —Contra natura, insistitu zuen orduan sarjentoak, bere bigarrenak egiten zuen kultura demostrazioak sortzen zion inbidia izkutatu gabe.

        Salvatore d'Angelo-k Monikaren sorbalda ikusi ahal izan zuen sarjento bigarrenaren bizkar gainetik eta juezaren eta sarjentoaren buru tartetik. Sorbalda izterren gainean eta izterrak zangoetan tolestatuak. Ez zion eskurik ikusi, agian bere anatomiaren parterik inperfektoena, bularren eta izterren artean gurutzaturik zituenez. Begiekin zerbait bizia ezinean artifiziala ez zen zerbait bilatzen zuen ziur asko, lepo erdiraino onda leunetan erortzen zen ile beltzean paratu zituenean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.