Luis Berlangaren Grandeur Nature filman emakumeekin desengainaturikako gizon bat Michel Piccoli Gisèle izeneko panpina batekin lotzen da maitasun-lokarriz. Fabula triste honek ez ditu Itatiako feminista batzuen bihotzak ukitu ordea eta "emakumea beti pozik eta kontent, irripartsu eta gozo gizonaren zerbitzuan eta gizonaren beharretarako prest dagoen gomazko pakete batekin identifikatzen duela" esanez filmaren debekatzea eskatu dute.
Zorion Ustelaren ekipoak bat egiten du "zentsuraren neurria eskatzea majistratu supermoralisten nahi bezalako erabakiekin, familiaren defentsarako sasi-komiteekin edo beren burua moral kolektiboaren zaintzaile bezala agertzen duten pertsonaiekin bat etortzea litzatekeen aldetik, bidegabekeria" kontsideratzen duen feministarekin (L'UNITA). Eta La Favoritako parkean panpina batekin jolasteagatik detenitua izan zen Salvatore D'Angelo gizarajoari "hortzak galtzen dituenak plastikozkoak jartzen dizkik" (Le Nouvel Observateur) dedikatzen dio.
|