egin digutenagatik
edo gorrotontzietan ahantzirik ito ziren itsasoengatik
edo gauerdiko izarrengatik
hildakoen oroimenez
ene gorputza biluzten dut ene azala biluzten dut ene eskeletoa biluzten dut
hor
haragi ikaratuaren hizkuntza
poemaren ertzean laztandutako arrazoiean lurrezko lokarria
uso tristepeletan hosto ibiltarietan
ene arbolezko oroimenaren azal beldurtiak
erretako udazkena
oraindik hor zaude
denborazko hibai biluzia
erroitza isila ene zapaten itzalpean
ausentzia hodeitsua iraupen barkagarria
euri asezinaren hondar oparoa
babes nazazu zeure batazaletan
entzun itzazu ene eskuak
kaleko oihu eta geltoki ezezagunen lekuko isilak
udazkeneko barku isilak
ilunabarretik atzerriratutako ametsen dizdirak
zeure sabaiaren izarbotoiak askatuz
zeure gorputzaren lurrikara
zeure zangoak ene ametsaren azal lehertuan ixuriak
ohostutako ezpainen sakonenean etzandako oihu guztietan deitzen zaitut
grifoak odolustutzen direlarik
bila ibili natzaizu lutoz jantzitako lokomotoren birikietan gainazpika
hatzazaletako hodei zuriak ere askatu nahi bainizkizun
baina harrietan jaiotako buru erlojuzaleak zelatan ditugu
hezururezko trintxeretan
heranegungo leihotan bildutako gauak estrapuzean harrapaturik
ilunabarra ari duzu eta ni ilunabarrak nago
zure zelaietatik
ilunabar izan nahi duzun uharte biluzitik
atzerriratua
dei egiten dizut
babes nazazu zeure betazaletan.
|