Bai, edozer gauza da posible granadan
Ez nau zurekin inolako oroitzapenek lotzen, eta hala ere.
Egarri biziz ordu erdian irakurritako liburu bat, EGANen zure ipuinak irakurteko irrikia (udako arratsaldeak Diputazioko liburutegian...), herria madarikatuz barkamena eskatzen zuen gizonaren borondatea, eta behin Zarautzen hainbat kolpez eta laudorio faltsuz ajatutako aurpegi ilun eta zaharkitu bat Lizardiz hitz labur batzuk esaten (eta han ginen gazteok luzeago mintza zekigula desiratzen...).
Oroitzapenok ez naute zurekin lotzen, eta hala ere.
Ez, ezin duzu gehiago isilik iraun: zure herriarenganako begiramena ikusi nahi ez dutenen arrazoi betidanikoa.
Ez, ezin duzu gehiago isilik iraun: zure harrian mokoka azken poema izkribatu nahi duzuten hegazti harrapalariak.
(Eta hildakoei, bakea).
Oraindik ez baitzara herriaren poeta, jaiki zaitez, madarika itzazu zeure hautsaz bataiatzen diren enterradoreak.
Eta orduan, poeta gazteak, hamabi hostotako krabelin gorria eskainiko dizu, errespetoz.
Oraindik ez baitzara herriaren poeta.
(Eta hildakoei, bakea).
|