Oso haserre baikaude. Haserre beren iritziei indar emateko herriaren ezpain hertsietan jartzen dituztenekin.
Herria beren besoetan legokeen haur mongoliko bat kontsideratzen dutenekin.
Kontra gaude bere dogma partikularren izenean, eta herriaren izenean, hor zehar zihoan edo hemen dagoen gizona eta hainbeste gizon deskomekatu dituztenen kontra.
Geure izate ala ez izatearen kontra bizi dugunok, harriduraz perplejo uzten gaitu, geure larritasuna konbertsaziogai bilakatzeak.
Begiramen kondeszendienterik gabe, prejuiziorik gabeko sintzeritate handiago bat nahi genuke geurekiko.
Eta beren sinismen eta sentimenduekin zirkulo hertsi batetan akonplejaturik, beren itzalaren beldur kanpoko zakur oro otso konsideratzen dutenen kontra. (Minoria bat baikara baina ez azken mohikanoa).
Eta erlijio guztietatik deskomekatuak izar direnen alde gaude, eta batez ere beren iritzien kontra komekatzen dituztenen alde.
Ateak hertsi zaizkiolarik atarian etsia edo kabreatua halabeharrez sukalde guztietatik kanpo zeru izarren pean desesperaturik oraindik bila dabilenaren alde. Hoientzat baita gure literatura. Besteentzat, beren dogmatismo satisfetxoaren zoriona.