L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Ustela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Mermelada Ustela (1976) —Hurrengo artikulua




 

 

Alderdi askok, herriari beren programak agertzeko marketing-aren teknikak eskaintzen dituen molde guztietatik, deterjente anunzioen bidea, beren estilo horteraz ongi ezagunak, eta bidaia ajenzietako inaugurazio modeloak hautatu dituzte. Azken hau bere enplegatu igandezjantzien fotografiak zabaltzeko ohitura desneurriagatik berezia. Guk plan hortan jartzeko nahiago izanen genuen joiero gremioaren estiloa hautatu izan balute, guztiz zoraturik baikaitu gerrian urrezko kate fina daramakien dama horrek, edo edozein panty klase anunziatzen duena.

        Baina gusto txarra fomentatuz gehiago saltzen omen. Dena den, ez dugu asko espero komunikazio bi-de ez-hortera bat aurkitzeko gauza ez direnengandik. Jendea formatuz konbenzitu beharrean, kultura alienatzaile batek geure menteetan urratu dizkigun zirrikiztuetaz baliatzen direnengandik.

        Ustela ustela hoien estrategia.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.