L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Ustela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Mermelada Ustela (1976) —Hurrengo artikulua




 

 

Guri praileetatik gustatzen ez zitzaiguna —eskua galtzen berna barrendik sartzeko ohitura desneurriaz aparte— larunbatero Salve Regina kantatu ondoren notak eman beharra izan ohi zen. Barkatu diegu igurtziena, hemen bakoitzak ahal izan duen moduan eraman baitu bere sexualidadea —guri esan behar!— baina bestea ez. Eta ez bakarrik zero borobil haiek Editorial Catolicaren liburuen aurrean ostegun eta igande arratsalde ugari pasarazi zizkigutelako, gure artean konpetibitate sentidu nardagarri zikin baten instinto bajua piztu zutelako baizik.

        Joanak dira, nora ez badakigu ere, urte haiek, eta ez genuen uste berriz ere errenkan jarri beharko genuenik. Hno. Abelino reenkarnatu baten kalifikazioak entzuteko. Baina bai bai...

        Hor dator Jakin kultura bidean (On Mexico Way) cabalgando sintemor ni ira txarraskiloak edo marraskiloak —Marraskiloak hi? Ez joder, ikurrinoak bueno, ba hor dator Jakin kultura bidean ikurrinoak, ikurtxo bat bi edo hiru eta lau ere prometatzen bere deberak ondo egiten dituen eskritore gizarajoari. Kritikarik ez, komentario zabalik ez, Ikurtxoa y Vd. se presenta en septiembre.

        Hor dator gutxien espero genuenean euskal eskritoreen hit paradea, erretrato apainez jantzirik las diez mejores firmas, quince hombres de pluma y acción, los musicaleeeeeeeesssss. Citroen el coche del año bezala. Oi txarrenetatik hasita dena kopiatu beharra... Nahiago izanen genuen berriz ere (orain dauden praile puskekin gainera!) gure galtzen berna barrendik inkonformismo sexualaren eskua sartu baligute. Kanporako gabiltzala esan zuen behin norbaitek, eta hortan gaude gaur oraindik ere. Euskarazko argita etxe guztien zenbat urtetako presupuestoa behar ote izan da gure kalifikazio notak argitaratzeko.

        Gure mundu kulturala zertan den ez, baizik eta gure eskritoreek dituzten bizar-bigoteak, eta batez ere zein den klaseko lehena eta zein azkena, herriko kultura gauzetan dabilen zoro gizarajoa ba ote datorren ala ez jakiteko egarri morbosoa asetzeko egina.

        Popatik hartzera bidali nahi genituzke guk modurik finenean txarraskilo porroskilo edo hostia hoiekin datozkigun hoiek eta herriko festeetan —baina zein orijinal diren batzuk— programaren zuloak betetzeko zaku karreraren ondoren libururik hoberena, eskritorerik aplikatuena, puntualena edo garbiena aukeratzea bururatzen zaienak.

        Eta diruetxeak, kaixak, kaixas o kaixas do povo, eta diruetxeen marketing eta relaciones públicas-en departamenduen aginduetara morrointza-lan dabaldekoan edo bazkari baten truke txibato zalatari kontakatiluarena egiten dutenak euskararen alde, hau ona eta hau txarra éste el primero, éste el segundo y éste el tercero gomendatuz.

        Horrela ibili zituzten bertsolariak ere dantzan, azkenerako aspertu zituzten arte.

        Eta konkursoetara presentatzen direnak ere ojo, zeren laister entzun behar dituzte hoiek ere entzutekoak eta ez etorri guri, nola tonbola den sosa batzuk ateratzekoarekin, zeren badakizute sosaren truke jartzen duenak dinatasuna nun lagatzen duen eta hain gaizki bazabiltzate zopa eta ohea ez zioagu inoiz lankide bati ukatu.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.