Abuztuaren 15eko bazkalondoa.
J. A. Arrieta.
Aurrezki Kutxa Probintziala. 135 orr., 300 pzta.
J.A. Arrietaren bigarren liburu hau 1978an "Irun hiria" irabazi zuena da. Lehenik ere badaukagu Ustela sailean egile honen beste liburu bat, "Termitosti eta Bidaia", bi ipuin edo eleberri llaburrez osaturik. Abuztuaren l5eko bazkalondoan, Donostiako parte zaharreko familia baten Ama Birgina eguneko bazkalondoa kondatzen digu, eta bide batez sendiaren historia, historia konkretu bat, baina seguru
Euskal Herrian antzeko mila historia daudela. Bazkalondoan senidez inguraturik dagoenetik, bakarrik paseatzera joatea erabakitzen duen unea arte, gogoetak, bizitza, seminarioa, lagunak, burutik mutilari pasatzen zaion nahaspila hori, bizia azken finean, irakurtzen dugu. .Euskara bizia, kaleko euskara erabiliz, adibidez "ya está pentsatu duk" edo eta "estoy que reviento" eta honelakoak erabiliz, Saizarbitoriaren pausoak jarraituz egindako liburua.
Itsu-mandoka.
Ion Casenave.
Hordagoko Ustela saila.76orr., 200 pzta.
Idazle honen hirugarren liburua (beste biak' ere Ustela sailean argiteraturik: "Zutaz amoroski" eta "Azkenan Dilindan", nahiz eta azken hau Larzabalekin batera egin), hirugarren liburua beraz, argitaratu berria dugu. Liburua hiru zatitan xehaturik dago: Haurkeriak, Joko krudelak eta Itsu-mandoka; zati bakoitza bost jazo edo gertaeraz osaturik dago; Laburrak eta heriotza konstante dutela. Euskararen aldetik iparraldeko hitz asko sartzeak giro berezia sortzen du. Irakurtzeko oso erreza ez bada, ez da astuna kondaketa bakoitza independiente baita.
Itsasoak ez du esperantzarik.
Luis Haranburu Altuna.
Kriseilu. 133 orr., 300pzta
Oso liburu gutxi argitaratu da lau bider Euskal Herrian eta horietako bat hau dugu, 1973an lehen aldiz eta 1980an azkena. "Ehun Metro" liburuak muga fisikoak, enparantzako 100 metro, liburu honen mugak bi txirrin dira, telefonoarena eta atekoa; arratsaldeko bostetan telefonoz neskatilak dioenetik, zazpietan etxeko txirrina jo arte. Bi ordu horietan mutilaren oroimenak kondatuz neska-mutil bikote horren gertaerak eta harremanak agertzen dina, utzi, laga duen bikotearen historia.Pertsona arteko tratua, bakardadea, ulertezintasuna...eta berriro elkar ikusteko beldurrez ikus ditzakegu bakarrizketaz eta mutilak dituenak gogoan azalduz egindako liburu honetan. Haranburu Altunaren lan inportanteenetariko bat da .Egile honen beste lan batzu: "Zera", "Desgizona", "Caritate", "Job eta Gernika" (azken biak antzerkiak).
Nazioarteko ipuinak.
.Xabier Kintana.
Hordago.268 orr, 400pzta.
"Ipuinok idaztera bultzatu nauten arrazoietako bat, hain zuzen ere, horixe izan da: irakurgai oso eta batera laburrak eskaintzeko gogoa", honela dio egileak hitzaurrean. Helburua beraz ez da literatura egitea euskaraz, euskaraz idaztea baizik. Idatz daitekeela euskaraz, eta ondo gainera; baina hori guk bagenekien...Liburuan agertzen dena egileak berak esaten digu: "Kondaira, istorio, pasadizo, oroitze eta fantasia zoritxarrez ez hain bero batzuekin"; badago non aukeratu. Kondaira pasadizo...mota guztietakoak daude: politikoak, kulturalak, senidekoak. ..eta norbaitek Georgia piska bat ezagutu nahiz gero badaki nora jo. Beste aldetik Kintanaren zenbait ezaugarri agertzen dira euskaran: hirur, laur... hiztegi aberatsa e.a...Eta nola ez bere Georgia! Zerbait irakurtzeko ondo dago, baina balio literarioa oso txikia da.
Till Eulenspiegel.
Egile ezezaguna.
ELKAR-eko itzul saila. l87orr. , 250pzta.
Itzultzailea Txiliku.
Euskara errezean, umeentzat egokiturik dagoen liburu honetan Till-en abenturak irakur ditzakegu. Españan "El Lazarillo de Tormes" izan zena, Alemanian "Till Eulenspiegel" izan zen. Pikaro honen bizitza kondaketa laburrez osaturik dago.Itzulpena librea da eta esaera zaharrak eta atsotitzak sartuz euskara oso aberatsa lortu du itzultzaileak.
Eneko Agerroa.
Yon Etxaide.
Hordago-ko Tximista saila 203 orr., , 200pzta.
Yon Etxaidek lan honi 1944an ekin zion, harrez gero eta zenbait bider aldatu ondoren (1948an "Agur Zuberoa" izenburuarekin geratu zen), 1974an, otsailean, orain dela gutxi gure eskutara heldu zaigun hau bukatu zuen eta "Eneko Agerroa" izenburua ipini zion. Liburua umeentzat egindako sail batetan egon arren guztientzat interesgarria da, eta egia esanda agian umeentzat baino egokiago helduentzat. Etxaideren lan guztia bezala erdi historikoa erdi asmatua (VI. mendean Euskal Herrian gertatutakoak kondatzen dizkigu: gudak, paktoak, gizartea, e.a...azalduz), euskara aberatsa bateaz orniturik iritsi zaigu liburu hau.Interesgarria eta irakurtzeak berak atsegina ematen du hain euskara ederra erabiltzen baitu. Etxaideren beste lan batzu: "Joanak Joan" (Etxahunen bizitzaz), "Amaiur", "Begia begi truk" (Bereterretxe-z) "Usoa Alostorreko" (Debako Alostorreko Beltran jaunaren alabaz).Honez aparte baditu beste lan batzu: "Hamasei seme Euskalerriko", "Etxahunen bertso guztiak", eta bere aitaren historiaz argitaratzeke liburu bat.
|