L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Stultifera Navis aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<stul0200>— Stultifera Navis-2 (1983) —Hurrengo artikulua




 

 

Stultifera Navisen azken kaosa

Itziar Laka

 

Ikerlari izatea amets izkutu duten horietakoa zara? Komuneko bakardadean zigarroa erdi zintzilik ezpainetan "Aizu, baby" korrokatzen duten horietakoa? Egun euritsuetan gabardina jantzirik fakultaderako bidean Shangai-ko kale ilunetan barrena aztarnetan galtzen diren horietakoa? Bai? Orduon zuretzat dago hau idatzirik. Bide batez, zure ikermena frogatzeko balioko dizu, Watson. Gauzak honela gertatu ziren:

        Duela aste bete bat edo, karta bat jaso zen Stultiferaren erredakzio nagusian. Hasieran, ez genion jaramon handirik egin, halako kartak ahurka hartzen baititugu egunero, bai erredakzioan. bai geure etxeetan. Hainbeste izanik erredakzioko konputadora, idazmakina, mahai, papelera, zigarro hondakin eta bokadilo zatien artean galdurik ahazten ditugu, eztandariak ez direnean. noski. zeren azken hauek lehertzean egiten duten zaratagatik besterik ez bada ere, aste bete batetan edo, komentatzen ditugu zertxobait. Dena den, hau ohiturazko karta bat zen. Hala ere, gutxitan oso gutxitan izaten dugun asperralditxo horietako batetan, norbaitek eskuetan hartu eta irakurri egin zuen; honen ondoren eulitu aurpegia jarriaz besteoi pasatu zigun. Guk ere, irakurri ahala zerbait arraro sumatu genion. baina ezin izan genuen igarri zer zen zehatz-mehatz. Horregatik, momentu hartan libre zegoen konputadora bat programatu genuen kartaren azterketa grafologiko-astrologiko-semiologiko eta nola ez logiko bat egin zezan gauza arraro hura argitzeko. Konputadoraren erantzuna INFILTRATU BAT DUZUE STULTIFERAN ETSAIEN AJENTE BAT.

        Irakur ezazue karta eta ezetz asmatu ohizko piropoen artean ezkutatzen diren aztarnok konputadorak aurkitu eta aztertu zituenak aurreko ondoriora heltzeko Hona hemen karta hura:

        "Zuzendaririk ere ez duzuela diozuenez ezingo hasi gutun hau ohizko zuzendari jauna/anderea formulaz. Baina ez dut hori enbazu esan behar dudana esateko EZ DAGO ESKUBIDERIK, Noiz bukatuko dute agintariek basakeriarekin? Nola onar ditzake gure herriak honelako aldizkariak? Aidean geldituko galdera hauek sekulako. Baina zinez diotsuet Legeak ez badu ezer egiten neuk akaatuko dut zuen aldizkaria Akabo zuen pitorreoak ale honen kontraportadalakoak; akabo zuen istoriak Laister ezereztuko zaituztet suaren garretan deseginik Ez egon zai. Aurkituko zaituztet. Mehatxu hau hor sartuta zabiltzaten guztientzat da,  konplize-entzule-irakurle nahiz edonolako laguntzaile. Hasi naiz lanean. Beti etsai:

 

DOPRE E RRE

(Soluzioa hurrengo alean)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.