L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa (1980) —Hurrengo artikulua




 

 

Ilargiaren eskolan

Joan Mari LEKUONA. Erein. Donostia, 1979

 

Josu Landa

 

        "Gaur eskutan dugun poema liburu berri hontan, Joan Marik sinbolismoa harrotu eta moziotu egiten du surrealismo ekilibratu bater indarretan". Honela mintzo da Luis Mari Mujika liburuaren hitzaurrean. Ez dut uste nik hau honela denik. Arrazoia arras sinplea da, Liburu honen funtsean, esperimentzea dago, hizkuntza poetikoaren jolasa, eta ez estetika konkretu baten aztarna, are eta gutxiago molde surrealistena. Estetika era ezberdinez baliatzen da Joan Mari. Liburuaren lehen zatian, "oihu ilunak espiralean" alegia, perspektibismo huts bat erabiltzen du gaia tratatzearren. Elementu bakoitza (bizilekua, eskua, ile-adatsa, haragizko estatua, aurpegia) estetika perspektiba ezberdinaz trataturik dago. Ondorioa oso bitxia da. Errealismoa, folklorismoa, surrealismoa, e.a. jasotzen dituen estetika paradigma batez agertzen zaizkigu liburuaren lehen zatiaren poemak. Benetan egokia gertatzen da poema sorta, esperimento hutsak ekar ditzakeen ondorioak kontutan harturik.

        Bigarren zatia gure herriko oinarrian dagoen umorearen bilatze bat da. Badirudi galduta zegoen zerbait errekuperatu nahi duela Lekuonak. Liburu Horia —Kixotea—, Gorria —Arestiren poema guztiak—, Urdina —Euskal idazleak, gaur—, Berdea —Xalbadorren Odolaren Mintzoa—, eta Zuria —Euskararen liburu zuria— dira bigarren zatiaren gai. Interesgarri gertatzen da lehen aipatutako bilatze horren aldetik ere bigarren zati hau.

        Konklusio gisa, irakurri beharrezkoak gertatzen dira "Ilargiaren eskolan" liburuan agertzen diren bi poema.



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.