L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-2 (1980-apirila) —Hurrengo artikulua




 

 

Koldo Izagirre mikrofonoaren kontra

 

Faki, Josu, Joxan eta Enrike

 

        Nor entrebistatu genezakeen pentsatzen ari ginela, berehala etorri zitzaigun burura azken urteotako euskal poesian, nahiz prosan, hainbat "katxarro" egin dituen idazle hau: Koldo Izagirretaz ari gatzaizkizue. Ostiral arratsalde euritsu batetan, autobusa hartu ondoren, Errenderiako udaletxearen arkupeetan bildu ginen gizon txiki, umoretsu, bibotedun, eta sakelak adierazten duenez, ondo jan ta edanaren lagun honekin. Bere langela eraman gintuen eta han hasi ginen bai serioski, bai farrezka, gure egoera literarioaz, kritika faltaz, bere lanetaz (liburuak, aldizkariak, zinea, e.b.) eta inguratzen gaituen giroaz hitzegiten. Dena —edo ia dena behintzat— hankaz gora utzita gero, eta datozen urteetako egoera ilunaz kezkaturik, beste batetan berriro elkartzeko asmotan gelditu ginen, oraindik ere hitzegiteko eta eztabaidatzeko zenbait lan emango duen idazle honekin; hala opa diogu behintzat, gure literaturaren eta gure kulturaren onerako.

        (Nondik hasi ere ez genekiela, bere azken lanetaz eta berak sortutako "USTELA" sailaz hasten gara hitzegiten).

        — Zer gertatu duk Ustela Sailarekin?

        — Bueno, ni Haranbururekin hasi nintzen pubiikatzen eta harekin publikatu nituen bi katxarro, bainan ez zuen batere ardurarik hartzen bere liburuekin eta atera egin ginen. Orain gainera utzia zeukak; baina orduan somatzen zitzaion beste alde batetik joko zuela, bere burua editore egin nahi zuela, ta editore egin nahi duen tipo batek, enpresario bihurtu behar omen du dirudienez, eta hor ez dago ezer egiterik. Gero somatu genuen guk atera genitzakeela gure liburuak eta horrela hasi ginen USTELA sailarekin.

        Klaro, norberak bere burua empresario edo editore sentitzen baldin badu, politika editorial halako bat eraman behar dik: esate baterako, "Ioan eta Ane zigarro bat erretzen" liburua oker ez banago, 70an idatzia zegok, eta Haranburuk egina eduki zian kajoi batean, guk publikatu arte. Zergatik eduki zian? motza zelako eta Haranburuk bere liburrren inprentako prezioa lau bider multiplikatzen duelako. Liburu hori mehea izaki, 10 duro aterako zitzaion inprentan, eta orduan, hura hain mehea 200 pesetan ateratzea piskat gehiegi zen, ezta? Orduan guk atera genuen eta kriston exitoa eduki zuen gainera.

        Bueno, eta gero seigarren alean edo ito egin ginen. Guk genuen lanerako kapazitatea ez zen hain handia; guk 300 ta piku harpidedun genituen eta haiekin piska bat bagindoazen aurrera, baino; guk alde batetik liburuak ahalik eta merkeenak ateratzen genituen, eta hala atera dira denak, eta kalidade aldetik nik uste diat kolpe politak jo genituela zenbait kasutan. Ta hori egin behar izaten genuen nik beste tipo batekin. CNTko batekin eramaten dut hori; bera administratibo gauzetan saiatzen da gehienbat, eta inprenta gauzetan asko entenditzen duen tipoa da. Altruista bat, CNTero anarkista autentiko bat bezala. Haree andreak pasatzen zion makinaz sobre ta direkzio lana, eta gero reenbolsoak, bueltak eta pollak! Horretarako neska bat hartu behar duk eta egia esan gure planeetan ez zegoen horrelakorik egiterik.

        Batzuk somatu zuten gu gaizki genbiltzala ta beraiek ez zutela euskaraz

gehiegi publikatzen —konkretuki Hordago eta ediciones vascas—. Biok etorri ziren eskeiniz beraiekin publikatzeko, eskubide guztiekin, askatasun osoan, ta bueno. Hitzegin genuen eta akordio onenak Hordagok eman zituen. Beraiek bazuten euskarazko gauzetan horrelako hutsune bat, ta gainera USTELAk badu halako kutsu gazte bat, ez? Ttantto polita behintzat. Dejada al txoko. Beno, hori atera genuen eta beraiek egiten dute distribuzioa ta deputamadre gabiltza. Ta orain hortan gabiltza, gazteen promozioan, gazteen eta bueno... behintzat Ramon Saizarbitoriatik behera eta Ibon Sarasolatik behera, osea ke hoiek ere alaputacalle. Zimur gehiegi zeuzkatek eta.

        — Eta orduan zergatik ez duzue orain ia argitaratzen?

        — Ba, ez zekiat. Hordagokin guk hiru katxarro atera ditugu ta oso ondo saldu dira —beraiek horrela esaten ez badute ere—: nere katxarro bat, putamierda bat, bainan nola lehendik egina nuen. Gainera hor beste asunto bat sartzea da, ez dut ondo esplikatu. Guk inprenta batean egiten genuen lana; han kriston pufoa genuen, ta harek kiebra jo zian —ez gure kulpagatik noski—, ta orduan nora joko ta.. Han ya konposatua zegoen nere katxarroa.Ta konposizio guztia eginda ta oso merkea atera zaie, papera ta makina besterik ez ditek pagatu nere liburuan. Gero Ramon Saizarbitoriarenak salmenta aseguratuta zeukak, liburu historikoa delako eta. Gero Maripina pixkat gutxiago saldu zen, baino emakumea den horrekin airea eman ziotek Eren ta Zeruko Argian eta.

        — Diru arazorik?

        — Ez, ez, guk diruarekin ez gaituk arduratzen. Guk liburu bat ematen diogu Hordagori, ta; hau bota behar da. Muy bien. Ta orduan, guk genituen harpideeun horiek, Hordagok hartu dizkik, ta harpidedun horietatik, guk duro bat edo irabazten diagu. Dendetan baino merkeago bidaltzen diegu, oseake, 300 harpide eta duro bana, 1500.

        Orain Mikel Lasaren liburu bat, albun bat zeukagu, eta horrekin problemak sortuko dira, garesti aterako duk; dibujoak eta... oso polita duk. Firma ona duk guretzako, aspaldian ez du ezer publikatu eta, gainera nola anarko samarra den nahiz eta Caja Laboralean lana egin, ba bueno.

        Eta orain "impasse" batean gaude. Maripinaz gero ez diagu ezer publikatu. Alde batetik Hordagokoak propagandekin eta elekzioekin hor zebiltzak, eta gainera makina hondatu egin omen zaie.

        Orain poesiaren generazio berria zetorrek —kriston hostia jo behar diagu—. Lehenbizi errenteriar batena, oso fina eta azken bolada honetan euskal poesian dabilen surrealismo horretatik aparte, oso austeroa, Gabriel Korta. Gero Daniel Garbizu, Jon Gasenaveren ipui batzuk. Gero 17 urteko gazte bat. Hori ona zetorrek, ikastolen lehen fruitua duk eta euskara oso ondo menderatzen dik —ikastola batean ibiltzeko harrigarria duk—, bainan bere izena ez dik esan nahi. Eta gero Jose Luis Otamendi, azpeitiarra. Hori generazio berria da, poesia generazio berri bat, eta noizbait pasa beharko diagu poesiatik. Hori duk bestea, ez? Arestik hiru bereizten zizkian, bertsolariak, olerkariak eta poetak, eta poetak Mirande eta bera besterik ez zirela; beste guztiak olerkariak: Lizardi, S. Mitxelena... Gauza apainak egiten zituzten bainan ez ziren poetak. Nere ustez ere. Ta gaur egun poesia egiterakoan, bat duk poesia bilduma bat ateratzea edo corpus bat. Poema liburu bat edo poema publikatzea, nahiz eta poema ezberdinak izan. Horrek ez du esan nahi poesiak bakarka hartuta ez dutela balorerik, baino nik gehiago joko nuke mundu bat bilatzera. J. Zulaikaren kasoa esate baterako, poema bat da, liburuak osotasun bat dauka.

        — Ta osotasun hori ez al da gehiago lortu aldizkarietan eta horrelakoetan? Adibidez Ustelak; poemak ez izan arren.

        — Keba. Ezagutzen al zenituzten aldizkari haiek? Batzuk sekuestratu egin zizkiaten. Prozesatuta ta dana gaude. Guk atera genuen lehenbizi Bernardo Atxagak eta biok.

        Nik Bernardo Atxagaren anaia bat kasualitatez ezagutu nuen 74ean; gero Atxaga ezagutu nuen, eta bueno, hura zoro bat duk.

        Aldizkari bat atera behar genuela, berak bazeukala dirua ta atomarporculo, benga, ta horrela atera genuen "Panpiña ustela"

        Ta sartu ziguten porru bat. Nik neukan insultos a la iglesia, irreberentzia edo. Ta besteak, a las instituciones del estado, eta bueno, poliziak sekuestratu zuen hura dena, deklaratzera eta gero amnistiatu gintuzten.

        — Eta "Oh Euzkadi"?

        — Gero ikusi genuen guk bagenituela gauzak esateko. Orduan orain baino gehiago. Orain elkarrekin ezin firma ditugun gauza asko zeudek. Orduan, erreformaren lehendabiziko zerak eta, politikoek ere txorrada asko egiten zituzten ta, errezagoa hukeen. Amorrazioa, ezin iskribitua; urgentziazko lan bat zegoen, garbi-garbi periodistikoa. Eta Zeruko Argian sartu ginen. Orrialde bat eskeini ziguten eta guk bi hartu, "Baietz hastea gaizki bukatu" harekin.

        Orain ya politikoek ere ikasi egin dute, ta gainera asko posizionatu da kuestioa. Partidu bakoitzak zeukak bere intelektuala, euskarazko intelektuala gainera, eta orain ez zegok horrelakorik egiterik.

        Utzi egin genuen. Zeruko Argia descojono bat da. Hura konpondunko zuen madrerik ez zegoen. Guk nolabait beste aire bat eman nahi genion errebista osoari. Gu han pegote bat ginen; bi grazioso, ta ez geunden horrekin konforme. Aire serio bat eman nahi genion, ta hor problemak izan genituen. Guk serio egin ditugun gauzak ez dizkigu inork erantzun. Guk pentsatu egiten genituen gauzak bastante, eskribitu aurretik.

        — Hala ere nahiko imajin katxondoa eman zenuten, ez? Horrek, jendeak zuen artikuloak irakurtzerakoan aurreiritzi bat edukitzea zekarren.

        — Bai, bai. Eta gero estilo periodistiko bat zegoen, beste zenbait baino irakurgarriagoa. Eta istilu batzuk izan genituen hor. Guk beste aire bat eman nahi genian eta ez zen posible, Zeruko Argian gertatzen dena gainera da ez dagoela buru bat; Zein da direktorea? Danak, eta, bainan zeinek agintzen du hemen?, inork ez. Orduan hori descojonoa da. Ta alde egin genuen, ta "por aclamación popular" edo —hau txorrada duk— joateko ta joateko ta bi orrialde.

        Oh, Euzkadi! asmatu genuen, bainan hor kriston bajonazoa jo genian. Nabaritzen zen, hor ezin: EE, HB ta ez zen. Gero asmatu genuen konbidatuena.

        Ba orain berriro atera egingo da katxarro bat "Oh, Euzkadi!"

        — Ta atera zenuten "poster" hura bezalakoa?

        — Ez, ez. Standar. Erabat standar. Lehenbiziko alea hile honetan aterako da. Lehenbizi hilerokoa. Dena euskaraz, ta beste martxa bat eman nahi diogu pertsonalari.

        — "Pott"en antzekoa?

        — Ez, ez hain literarioa. Gehiago kritiko ta. Saltsa piska bat jartzeko. Esatebaterako euskararen eta bilinguismoari, buruz, hemen debate bat jarri behar zegok, ta inork ez dizkik bi gauza esaten zentzu piska batekin. Firmak errekuperatu ahal dela. Zenbait jendek ez du eskribitzen orain artikulo onak egin ditzakeenak? Xabier Letek edo...

        — Aparte; poema libururen bat egiteko asmorik ba al duk edo?

        — Nik? Ke hostias. Porculohartzera poesia. Horrek ez dik ezertarako balio. Ezerk ez dik ezertarako balio, ez? Bainan, nik uste dut nobela egin behar dudala. Nobela bat bukatu diat orain, eta beste bat ari nauk eskribitzen. Eske nobela horrelakoa —behatzekin seinalatzen digu— egin behar diat. A mala hostia.

        — Hik ere uste duk poesia dela literaturaren "sub" hori?

        — Bai, klaro. Poesia non egiten da? Ecuadorren, Espainian eta Euskalerrian, egia duk motel. Munduan ez da hori egiten, ta gainera poemak gero ta gehiago zihoaztik filosofiko aldera. Modan daudenak Frantzian eta: Bachelard,...

        — Ta zinea?

        — Zinea akzidentala duk, zinean nik ez zeukat ezer. Bizimodu polita delako zinearena. Zinearekin edozein tokitara sar daiteke, ta kultura unibertsal bat hartzeko modurik onena da —eta zenbait anekdota kontatzen hasten zaigu, Abril Martorell filmatu zutenean, e.b.—. Baino, enfin, ni premio ta guzti irabazita nago. Oseake zinea nola dagoen!

        — Ta zineak izan al dik eraginik hire literaturgintzan?

        — Keba. Ta gainera horiek hitz nagusiak dira. No-la-e-ra-gi-ten-dio-zi-ne-ak-zure-li-te-ra-tu-ra-ri-eta-zu-re-li-te-ra-tu-rak-ba-al-du-ha-rre-man-dia-lek-tiko-rik-zu-re-zi-ne-a-re-kin. Keba, keba.

        — Zergatik sartu zineten zuek literaturaren munduan?

        — Saizarbitoria eta hauek, euskara salbatzeagatik, lan politikoagatik hasi ziren eta horregatik da hain problematikoa hauen etorkizuna. Atxaga ta biok, afizioz sartu ginen, gainera destakatzea oso zaila zen momentu batetan. Abaniko guztia hartuta zegoen: Aresti bizi hukeen oraindik, "el mito viviente"; Lete apogeoan, Arantxa Urretabizkaia, Lertxundi... Dena zegoen hartua; orain gu bakarrik gelditu gara. Askok pintxatu egin dute, batzuk politikan sartu direlako (zentzurik zatarrenean), eta hau penagarria da, Ibon Sarasola bezala, noizbehinka aterako ditek zerbait; bainan eguneroko aktibitate bezala eta bizitzaren ingrediente "sine qua non" bezala ez ditek hartzen.

        — Eta gaur egun zeintzuk hartzen ditek horrela?

        — Ba, modestia alde batetara utzita, Atxaga, Saizarbitoria eta hirurok, eta beste inork ez.

        — Baino Saizarbitoria ere politikan zebilek, hi.

        — Bai, baino Saizarbitoriak bentaja bat zeukak; oso langilea dela. Bainan hala ere berak aitortzen dik literatura oso utzia daukala.

        Gainera nik uste dut hemen, partidu politikoetan eta sartu diren intelektualak... —eta orain kriston intelektual pila dago— intelektual konprometitu bat izateko, tipo batek lehenbizi intelektuala izan behar du, eta gero konprometitua.

        Azken aldi honetan gero ta gehiago ari da zabaltzen ideia hori: literaturak eta intelektualak konprometituak izan behar dutela, eta definitu egin behar duela nolabait.

        Bueno, hor bi gauza zeudek: lehenbizi intelektuala izan behar duela eta gero ez dela kasualidadea definitu behar hau orain gertatzea. Definitu behar hau aipatu ere ez zen egiten frankismoan. Ta klaro, euskal intelektual guztien kartzela urteak bat egiten baditugu, uste dut urte betera ez direla iristen. Piska bat mierdaren gainetik zeuden intelektualak frankismoan, alde batetik euskara bera konpromiso bat zelako; hala uste zen behintzat. Neri ez zait ezer gertatu euskaraz idazteagatik. Multatxoren bat. Bestela bai, kristo guztiari bezala. 0rain ya ez. Euskara ez da konpromisoa, gainera batzuk erdarara pasa dira eta orain definitu egin behar du batek. Baina zenbait literatoren etorkizuna beltza da alde horretatik. Ez direla konprometitu literato mailan, bere instrumentoarekin. Literatoaren herramienta hizkuntza da eta hizkuntzarekin, konprometitu behar da. Gutxienez, intelektual batek, euskara erabiltzaiïe profesional batek, behar ditu jakin, euskararen zokomoko eta katramila guztiak. Eta nahi ta nahi ez klasiko guztiak irakurriak eta aztertuak eduki behar ditu. Ta hori ez da nik nere inguruan ikusten dudana.

        — Eta hik hori pentsatzen duk? Idazle batek klasiko guztiak irakurriak eduki behar dituela?

        — Bai, bai. Klaro, joder! Ez idazle batek klasiko guztiak irakurriak eduki behar dituela dogma bezala. Klasiko horiek irakurrita ez da egingo literato, ez da hobetuko. Bainan ni euskalduna baldin banaiz, nere aurrekoak zer ziren; eta Barandiaranek esaten duen bezala suskal gizabidea zer zen jakin behar baldin badut, literatoa banaiz, nere aurrekoek zer hizkuntza utzi didaten eta euskararen espresio literario guztiak bildu behar ditut eta aprobetxatu ahal dudana nere talentoaren arabera.

        Hori alde batetik tresna hutsaren aldetik, eta hemen ezer irakurtzen ez duen literato gehiegi dago. Nobela bat egiteko euskara jakin egin beharko da, bainan nobelak irakurri ere bai. Eta irakurri esaten dudanean da aztertzea. Bainan ez aztertzea orain modan jarri den bezale. A,B, semantik hedadura, jode! Koñazo mortalak, hi! Hori adar jotzea duk.

        Gainera honekin enpalmatuz, hemen kristoren inflazioa zegok. Nik uste dut utzi egin behar duzuela hori. Nik nere burua ikusten dudanean aztergai, alde batetik, lotsa ematen zidak eta bestetik beldurra. Lotsa ez nagoelako oso seguru egiten dudanaz.

        Ni, 25 urtekin aztertua. Hori ez da serioa eta gainera nik ez daukat obra bat, ta gaurko kritikoak ez dira atrebitzen inor kritikatzen.

        — Ez al hago konforme orain arte egindakoarekin?

        — Ez, inork ez du konforme egon behar bere buruarekin, bestela, akabo!

        Bainan, bueno, hori, inflazioa dago: nondik biziko dira listoak (UZEI; e.b.) obreroak ez baldin badaude? Orduan obreroak kualifikatu egin nahi gaituzte eta ez gara kualifikatuak. Ni behintzat. Euskal literatura kualifikatua izango duk, traduzio bat soportatzean.

        — Eta uste duk kritika beharrezkoa dela?

        — Bai, bainan kritika ideologikoagoa, ideologizatuagoa.

        — Euskara instrumento bezala edukitzeagatik al dira hain laburrak euskal nobelak?

        — Bai. Nik orain bukatu dut nobelatxo bat 60ren bat orrialdekoa, eta hori nobela deitzea... Azken bolada honetan ateratzen ari diren katxarroak bere estrukturagatik ez dira nobelak, ezta ere ipuinak, nik uste dut gehiago direla ejerzizioak. Disziplinarik gabe eginez gero hemen degoen gauzarik errazena, monologo interior da.

        — Eta zer diok profesionaltasunaz?

        — Uste dut euskal literaturaren problema ez dala editorial bat subentzionatuz edo liburua promozionatuz lortzen, baizik eta literatoa promozionatuz. Nik proposatuko nuke —eta ni erreformistena jartzen nauk hortara joanez gero— EKNek egin dezala editora nazional bat eta argitara ditzala plusbalia ematen ez duten liburu guztiak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.