|  
              
               
 
 
Obertura bitxia eta beste poesia bat
 
 
 
Mikel Anza
 
 
 
                                «When the night has been too longly
 
                                And the road has been too long
 
                                We just remember...
 
                                In the spring became the ROSE»
 
 
 
Xuabe, xuabe etzan naiteke 
 
edonoren algodoian. 
 
Gorrotoaren aztarnak 
 
egurats kristaldua gandu 
 
bihurtzen da.
 
        Han zagoz zu 
 
        alga
 
        usain
 
        kresal
 
        eta olio.
 
Xuabe esan diezazuket maite 
 
edonori esan diezaiokedana. 
 
Hareazko erlojutik erortzen den 
 
alea ezberdina da bakoitzean.
 
        Xuabe
 
        alga
 
        kresal
 
        usain
 
        eta olio
 
Xuabetasun naroa bilkin 
 
dugularik.
 
gorputzak gantzutuz 
 
        olio
 
        usain
 
        eta alga
 
        xuabe.
 
Gorrotoaren aztarna 
 
eta xuabetasun naroa 
 
nahasten doaz.
 
        Olio
 
        kresal
 
        alga
 
        eta usain
 
ahenduak 11
 
 
 
 
 
 
 
Triste jartzen hindun musika 
 
entzuten
 
berdetu nitunan 
 
hire begi sakonen marroiean.
 
 
 
Epeltasun borboriotsua 
 
gorputzen ertz gardenak 
 
biguina hunan basoa.
 
 
 
Gutxinaka, 
 
etxe arkaikoen bistan, 
 
ibaiaren miazketa,
 
gutxinaka
 
hostrotuz zihoan negua 
 
paseoan gora.
 
 
 
Hatzak hotzak...
 
haina bihotza?
 
 
 
 
 
 
 
esango dut
 
              ohizko ez dudan erara,
 
alga tarteko olio.
 
kaiean lerratzen diren 
 
sareetako korapilo, 
 
itzaletan murgiltzen den 
 
baten adio, 
 
edonoiz eten daiteken 
 
itsaso...
 
              zergaitik ez?
 
itsaso amodio
 
              zarela.
 
 
 
 
 
 
 
Oihanean oasia
 
Gorpuaren inguruan.
 
 
 
«Ahantz nazazue»
 
hasperenkatu zien 
 
eta hala ere 
 
malkoez biluztu 
 
goroldioz apaindu biloak 
 
olioz gantzutu gorpua 
 
usain gozoa barreiatu 
 
bide ezkutuetan.. 
 
«Ahantz nazazue»...
 
 
 
 
 
 
 
ez da posible izaten
 
batzutan
 
       kotxeetatik ertetzea
 
            ate herdoilduen karraxka
 
       negartiak errespetatzeagatik
 
 
 
 
 
 
 
zernentuzko higidura bat 
 
egin zuen eskuaz 
 
eta iparra seinalatu zidan 
 
hegoa zelakoan
 
 
 
              
              |