Abialdia
Franz Kafka
euskaratzailea:
Imanol Zurutuza
Ene zaldia ikuilutik ateratzea agindu nuen. Sehiak ez zidan konprenitu. Neroni joan nintzen ikuilura, zaldia zelatu nuen eta gainean jarri. Urrunean turuta baten soinua entzun nuen, galdegin nion zer esan nahi zuen hark. Berak ez zekien ezer, ez zuen deus ere entzuna. Ataritzarrean gelditu ninduen galdetzearren:
Norantz zamalkatzen da jauna?
Ez dakit ihardetsi nuen. Hemendik aldegitea nahi dut bakarrik, hemendik aldegitea soilik. Aldegitea beti, hemendik aldegin, honela bakarrik lor dezaket neure helburua.
Ezagutzen duzu bada, zure helburua? galdegin zuen berak.
Bai erantzun nuen nik. Esan dut jadanik. Hemendik irtetzea, hori da neure helburua.
|