L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<susa0400>— Susa-4 (1982-urtarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

Susaren gainean, susaraz

 

        Norbaitek pentsatuko du agian, beharbada inork ere ez, (bainan guztiau nolabait hasteko errekurtso erretoriko bat baino ez denez tira!), ea pena merezi duen berriro formato zahar, txiki, marginal eta itxuragabe honetara itzultzeak. Horri erantzun behar itsuen erresuman begibakarra dela errege eta eskugabeenean txangua nagusi. Metaforak ulertzen ez badituzu, euskaraz esango dizugu SUSA ez dela marginala mundu honetako erresuman ez dagoelako literatur aldizkari ofizialik. Dema latza da dirurik gabe plazan harria mugituko duen idirik mantentzea. Halaz ere behiak susara daude.

        Kondaira HABEetan idatziko ez badugu ere zutabe mardulak eraikitzea erabaki dugu nahiz eta beti bezala hizki txikitan idatzi izan behar, SUSA sortu zenetik norbaitek eskuratu eta irakurri ahal izan badu jabetua izango da honezkero idazle berri, eskritore izan nahi duten gazte batzuren burutapena izan dela geure frustrazio gauetan idatziriko poemak hortan gera ez zitezen eta elkar animatuz (beste inork ez bait gaitu animatzen) gure ondorengo SUSAkume berriak loretu baino lehen ustel kiratsik bota ez dezaten, beraiei ere tokia eskeintzeko.

        Oso irakusle azkarrak eta literaturzale porrokatuak (porroa erretzen duzuen betiko lau katuak alegia) zaretenez koturatuko zineten

orainartekoak garbiketarik gabeko bildumak izan direla. Kontuz hemendik aurrera; harrapatzen bazaitugu bertan garbituko zaitugu!

        Orain SUSAk aldi berri bati ematen dio hasiera (hola esaten

da aldizkari serioetan), Susaldi horietarako ekipo bat osatu dugu Realak bezala bainan lopezufarterik gabe. Ekipokoak astero biltzen gara entrenamenduan izerdi piskat eta kiloren bat botatzeko. Ez dugu entrenatzailerik gezurra badirudi ere.

        AIZU! Oraindik aspertu ez bazara eta mesanotxean zerbait baduzu ezkutuan bidali iezaguzu! ZER DEMONTRES! Aterako dizugu! Suerte piskatekin kultur ministroa izatera iritsiko zara! ZER ARRAIO!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.