| 
 
 
Tere Irastortza
 
 
 
Onttopean diraute 
 
gorraizeak 
 
jorratu zituen 
 
isiltasun dorpearen 
 
zotinak, 
 
baina 
 
amorruz 
 
hitzak morroitzen ditudan arren, 
 
eskuak 
 
marruz itoak ditudan arren, 
 
hitz bakoitza 
 
trabaturik 
 
datorkidan arren, 
 
ez duzu igerriko 
 
hitz-motelaren arrazoirik 
 
 
 
nere begietan,
 
 
 
ez,
 
ez duzu zuk 
 
gaur gauean 
 
orri hauen azalak 
 
behinere baino zakarkiago 
 
giltzapeko itzalek 
 
iltzatu dizkidatela igerriko.
 
 
 
Ispilu zoruetan dirauten 
 
ametsak, 
 
zotinak,
 
ispilu zulitan kausitu ditugun 
 
amets deuseztatuaz, 
 
hein batean, 
 
begiak hertsi-irekitze unean, 
 
heinean 
 
udaberrian 
 
lore petaloetan lehortzen 
 
utzi ditugun 
 
egun-sentioroko malkoz, 
 
odeia sortuko da, 
 
trumoiak gortuko 
 
erauntsiak botiletan sartuko, 
 
gartsu 
 
hein batean 
 
komuneko azuleju azul batetan 
 
giltzapetuko, 
 
bonba kateari 
 
tira, 
 
tristurari 
 
eman bira, 
 
eta hein hortan
 
ezer egin ez duenaren antzumen!
 
eguneroko panazko galtzen atzean,
 
eguneroko irria 
 
galtzen 
 
utziko dut, 
 
utziko
 
ispilu zulotan, 
 
onttopean, 
 
nere zainetan.
 
 
 
              
             |