Jose María de Iparraguirreren kaso tamalgarria
Harry Louze
ikertzaile-detektibe pamatua
Amaitu da urtea. Ba zen ordua eta eskerrak. Lehengo batean batzuri zopa jaten negoela, ile zuri luze bat aurkitu nuen; euskal literaturako Hércules Poirot, C. Auguste Dupin, Sherlock Holmes eta Pepe Carvhalo guztiei dei egin nien berriz ere, hau da, Martin Garaidiri, Jurgi Kapitainari eta Max Agirreri, noski
Gizaki bakarra baitliran lanean aritu ondoren, ordu parean idoro zuten noren pilosidadea zen eta zuek ere jadanik, "del excelso bardo que en paz descanse", baina eman dioten urtearekin harritzen naiz deskantsorik hartu badu; behin eta berriz profanatu bait diote igaro urtean kantarik lasaiena, herriotzarena.
Urte haseran, gertatuko zena aurreikusiaz, hirurak kontratatu nituen eta nire ustez operazio-erdigune izango zen Urretxura bidali.
Toki estrategikoetan kokatu ziren. Urretxuko pantheoi aitzinean, ilargi
argiz poetikoagoa litzateka bainanarestian landaturiko farol laranja potente horietako baten pean Jurgi Kapitainak eskubiko begiz Simenonen liburu bat irakurtzen zuen, ezkerrekoaz hain zuzen, partheoia behatuz; ezkerreko eskuaz, orrialdeko bost minututako abiaduraz igarotzen dituen, eskubikoaz, amerikanaren boltsikoan sarturik, treintrayochoa berotzen ziharduen fereken ferekez.
Zuela hiru bat ordu kaiku urdin baten itzala sumatu zuen argi-eremutik kanpo korrika eta ezin izan zion eutsi irripar maltzur bat; konsigna gisa erabaki zuten "Gazte gaztetandikan herritik kanpora" hasi zen txistukatzen emaro.
Bere kokalekuak ez zirudien batere egokia, edozein erasotzaileren bistan
bait zegoen. Berak, ordea, pentsatzen zuen eskubiko etxearen ezkaratzeam Martin Garaidi adi zeukala, Thompson ahaltsuari ziurgailua kenduta. Bai hala zen; bainan orduan unetxo batzu hasia zela Garaidi zurunga lo kuluskatxo bat botatzen, printzesa bahitu baten kasua konpondu duela amesten.
Lanaren zatirik astunena eta konprometigarriena Max Agirreri egotzi zioten, infragorri izpien pantaila aurrean edozein higidura susmagarriren berri izatea, Urretxuko hilerrian higidura susmagarri bateon batetaz ohartuz gero walki-talki batez abisua emateko. Max Agirrek potrohandi ospea ongi irabazita dauka, Boris Vianen bilduma osoa eraman zuen adidas poltsan, beti eraman ohi dituen lupa, hatzmarka detektagailu, pistola, metraileta, esposa eta beste harmategiaren trukean.
Finean beti irabazten dute onek pelikuletan, nahiz pelikulak modernoak eta laburmetraiak izan. Hirurak eraman zituzten Donostiako Gurutze Gorrira buruan, mirakuluz iduri, atera zitzaizkien koskorretan merkurokromoa eta tiritak ipintzearren. Bisita egitera joan nintzaienean, noski aurrez izeba Juaninaxi banintz bezala ongi mozorrozturik, dena kontatu zidaten. Erasotzaileek kaiku urdinaz gain txapela ere bazeramatela; harrapatuak izan ziren kasualki despistaturik zeuden unetxo batetan eta pantheoi aurrean lotuak izan ziren. Gau guzia iraun zuten hitzaldiak eta profanazioak entzutera behartuak laster galdu zutela konortea. Hala ere konturatu ziren ia partaide guztiek kitarra zahar bat eta peluka-bizar zuri luzeak luzituz agertu zirela eta "Guernicaco Arbola" kantatzeari ekin zioten gartsu, bulartsu, suhar. Eta hori ez omen zen hasera besterik...
Bai, han hasi zen erasoa, geroztik urte luze bat iraun duena; eta Joxemariri gorputz ustelean ezinegon min bat itsatsi diona, harrek eta hautsak eragindakoa baino latzagoa. Bere abestiak, bere erraiak, bere barne-barneko amets eta ezinegonak lardaskaturik eta mila oihartzunetan nahasiak berrirentsi behar izan zituen.
Zopan aurkitu nuen ile zuri beneragarriak ixten du kasoa, beste ehun urtez bederen. Hurrengo kasoa Pello Errotaren inguruan dabil; izan ere, iazko abenduaren 23 Pello Errota jaio zela 141 urte (kapikua) betetzen bait ziren. Zergatik igaro ote den ohargabeki deskubritu dezadala agindu didate. Laster bidaliko ditut Jurgi, Garidi eta Agirre, azkenaldian sasoi onean bait dabiltza. (Esan didatenez berrehun urteburuak ez ditu despistaturik harrapatuko, kitarra arramaskatzen hasiak omen dira eta, ahotsa gozatzen).
Informe hirukoitza hemen amaitzen dut besterik gabe, 82ko urtarrilan.
|