Maripi Solbes
Lore xume bat
ximeltzen ari da
hamar zentimetro luzeko ontzian
deus ez dezaket egin
idor ez dadin,
eta erruduna sentitu naiz
ziorik gabe gertatzen diren
hilketa absurduetaz,
baina gora altxatu ditut begiak
eta ez dira malkoz bete
irripar xehe bat bota dit
pareta leunaren atzean sortu den eguzkitxoa
ez naiz deus pentsatzeko kapaz sentitu
eta epelean
igelen loak harrapatu nau.
APIRILAN
ondio
negarrrez negua
Maitasunezko Celtas
uxatu tristeak
muxukatu nahiean
nere ezpain azal zauritua,
eta ni, ariketan hitzekin
konturatu nahi gabean
malkoak irensten didatela
apurka
eztarria.
|