L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-8 (1983-ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

OU, OU, OU, la, la, la

 

y

 

Errepresioa bada.

Sofrikarioa esistitzen da, eta tortura ere.

Einsten'en koinata.

Mariembad 1941ko Apirilaren 2an.

 

Kotxeak poliki bideratzen ninduen nere helbidera, eta ez nuen une hartantxe, ez zer esan ez zer egin. Guztiz mekanikoak ziren mogimendu guztiak, eta lotsa kasik ere ez nuen sentitzen.

        Batzuetan zirriborratzen da sentimenduak adierazteko ahala eta salda gisa egiten dute hitzek dantza, eta bestetan oloa lastotik ongiegi bereizteak gauza bizigabearen usaina uzten du.

        Eta gaur bertan, telebisionea gaur gauean, Rafael Alberti'k bere hitzekin, poema hitzekin bukatu duenean:

                        es que vivo?

                        es que he muerto?

                        es que definitivamente he muerto?

                        mais non, c'est la police.

benetan idazterakoan nabaritzen ez den erritmo bat zegoela nabari, eta txunditu nau. Unkitzen nauen bezala ikusten ari naizen hondartzako makil tente bakartiak, lonazko kopuluen eske, eta oraindik heldugabeko neskatx mototxdunen zain.

        Ikusten ari naiz lurrinaren beroa eta Stop. akaso beroegia. Eta bizar ospetsua eta hizkera langedok zeukan kamionariak, beroegia zegoen ikusi dudanean bi neska rubia haiek heltzen. Zenbatgarren notakoa zen taberna ez dakit, baina pianoa aspaldin ez zuela apurño ere maite zekiokeen eskurik ukitu. Erregeak isladatu egiten zituen petako koloredunaren leiharrean, azken izpiak, eta laranja koloreak bere gorenera heldu gabe ziren oraindik arratsalde lausotuan.

        Goraka doa ura Stop. Zapaten sokak askatu ditut banaka.

        Begiratu ditut kaltzetinek zituzten zuloak eta Stop. orraizea nere goi basotik hasi da sartzen.

        Han zeuden ere, arratsaldea nola pasa ez zekiten hiru mutil gazte, bueno, ia pasatuta zuten hantxe, baina ezer adieraztekorik ez espresioa zuten beren aurpegiek, asperraren herabetasun falta.

        Pineuek ez zuten behintzat arratsaldearen monotonia hausten, eta nahiz eta tarteka eukaliptoen zetazko kolorearekin aldekatu eta bere benetazko usaimena sakonaz eragin, ez zuen paisajeak arrats alde hura hankazgoratzen, edo horrelakorik jasotzen nuen ni mimetismo ahaletan debruilatu nahiean zebilen nere soinean.

        Sorginkeria hartatik arrazoinara gerturatzen ninduen bakarra, motorearen zarata zen. Aspaldin zahar; ez nituen denak eta bat nirekin autoratu (kotxeratu) nintzenean Springfield'en eta bidea egin heinean, ez zen zarata lasaigarriagoa egiten. Hark ez ninduen debekatzen besoa edo burua leihatilatik atera eta txistuka aritzeko.

        Bragak baldosin'en gainean utzi ditut. Stop. Eta hanka bat sakontzen dut uretan. Gerrikoaren giltzurrunak batak bestea baino pisuago dirudi eta bigarren hankaren murgiltzeak lasaitzen du gerrialdeko estu unea. Stop. Gazte eder baten gorputza sentitzen dut soina. Stop. Urak bustitzen nau zelulaz zelula eta bakoitzak, uretan solbatutako oxigenoa hartzen du.

        Zeru urdina erabat ubeldu denean, arrosak laranja bihurtu dira, eta berde definituak, esmeraldaren dirdira hartu dute. Itzalduz joan dira, hostoak lehenengo, arramak gero, arbolxkak gero, arbola meheak eta arbola gizenak ondoren. Argi marra bat ikusi da itsasoari pegatuta, oren erdiaz ahatik, eta kotxearen zarata beltzuna elkartu da zerbait unearekin, nahiz eta amorante bihurtzeko musikarik ez jo.

        Stop. Ene titi puntak, ene alau alua ferekatzen du. Stop. Besazpian sortzen diren ur korronteak, kolibri mokokadak dirudite, eta iletxoak, zupa ditzan, irekitzen diren loreak dira. Uraren besarkada epelak, gizon batek baino beso luzeagoaz, ernetzen ditu ahantzitako kareziak. Eta bata bestearen ondoan sentitzen dira, lepa / urdail / ukabil / behatz / belaun / sahiets / beharri / kopeta / bularra / heste / xiloa eta batpatean hotzikara. Urezko hamakaren loa oskorrian.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.