L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-9 (1983-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Pianissimo

(erritmo lento)

 

Nina Kavuen

 

Jerri Yonki deitzen dute. Barriotxinon bizi da. Linburtutako arropak; sulier puskatuak, eta nola kantatzen duen blues'a tipoak.

Clarence Williams,

Jerry the Junker bluesetik 1934

 

Pentsa daiteke taldez osatutako ala bakarkako harremana dela, lau personez osatutako taldean sortzen dena. Segun eta non eta nola dagoen begirale bakoitzaren sentipena eta grina. Zu adibidez, xirtxil begiak dituen neskatxaren zai dardarti ari zarena, bi parejatan lotuko dituzu laurak. Edo libertitzeko gogo itzelez ba zabiltza ostera, ez duzu lau daudenen ordez, lau pertsona baino ikusi nahi izango. Eta persuna edo ta pertsona hitza, batek bere buruaren jabe jokatzen duela adierazi nahi du.

        Inmigratu guztiak, hiztoriaren zehar, drogaren mendekantzan erorgaiago izan dira, hobeki situatuta zeuden bere hiri bizikide baino, toki batzuetan hala ere; bizikide guztiak dira horrelako eraginekiko sutu sensible.

        Hau da zehazki Euskal Herriaren kausua eta hain ezaguna den alkohol drogaz baino, gehiago ari naiz besteetaz mintzo bueno heroinaz bereziki. Ni badakizu...

        Horrela ari da Samuel, Martarekin ligatu nahiean. Eta Martak Kepa kanutoaz ondo ote doan begiratzen du. Kepa atenzio guztiaz ari da, tarteka zerbeza tragoska ahoratzen badu ere. Musika Talking Heads'ekoa da. Eta konpasean saltoka dabiltza, azal goitiak larru beltzez hornitu duten guztiak. Anek barra atzetik, morbosadoa kontrolatzen du. Pare bat zerbeza edan baditu ere, ez zaizkio bezeroen esku keinuak eskapatzen. Ez da lana erosoa, edale ase ezinak hainbat diruditen gau honetan, baina dirdir maitagarria duten mutiletaz konturatzeko denbora behar adina hartzen du. Aneri besteen sensazioa barrutik antzematea gustatzen zaio. Libertatea baten barrutik soilik sentitu daitekeen bezala, baita erotismoa ere. Eta galdan dago gaur gauean Anerena, egia esan ez dit esan, baina nabaritzen zaio bai ilearen kirruak gaur atzeraka nola dituen eta baita eskuak zein trebe erabiltzen dituen ikusita. Horrelakoetan tantarik ere ez zaio edalontzitik kanpora joaten. Eta ba dira bultzakadak frango.

        Danak ziren jantziak jaiarako. Batzuek sartzen dira eta dirudienez, kolorea sartzeko asmotan, sino pregúntale a uno de éstos, dio marradun niki daraman mutilak, koadrozko kamisa eta txaleko duenari. Ba doaz sartzen berrogeitamar bat izan arte.

        Eta ezpain muxuzkoak dituen neskak, zin egiten die erdikoei ba daudela ate atzean beste batzuek erritmoa osatzeko zain.

        Rosa Mari zein ederra jarri den, Spray laranja, urdina eta gorrria bota du ilean. (ah, bere ama segur estu jarri dela eta karraxia lau haizetara bota).

        Jarminak hamalau urte izanda ere, bere burua seriotzat hartzeko ohitura duenez, apenas bi zentimetro kuleroen azpitik gelditzen zaion gonatik tiratu du.

        Ni mihiaz zer egin erabaki nahiaz nabil. Gogorra da Parabisura aingerurik gabe heltzea. Iluna egoten baita Abenida nagusia eta arbolekin egin bait dezakezu topo.

        Atzo sentitu nuen zurekiko larrialdia Felipe, zure sorbaldetan gora, aintzineko tigre beltz hura ikusten nuelarik. Nik Feliperi errepikatzen nion ezin nuela segi, berak jolasten segitu nahi du baina ni batbateko eten batetan murgilduta; maitasuna egiteari utzi diogu. Ostikoka astinduta ere ez du ene sexoak ibili nahi. Atzo diferente izango litzateke, oihan kanten eraginpean ginelarik. Jamaikako basamariaz esnatutako aboza, zenbat gorputz beltzaranen tartean gozatutakoa, gure gorputzak pizten zituen, eta bederatzi mila baginen ere ezin nion nire gorputzari zurearen gogoa ukatu, musikoek egiten zuten bidezko eta gu tarteko. Poliki ukitzen zuten ene zangoek zure bularra, burnizkoa kanpotik eta gurina barrutik, eta indarra egiten nuenean korronte batek parkurritzen ninduen irauliz alu ileak.

        Anek deskuido batetan alde egiten du barratik. Samuel farrez ari da, sua eskatzen dionean. Samuelek potxola esanez ezetz egiten dio buruaz muxu xamur batez azpimarratzen duen bitartean. Martak ateratzen du zamarraren poltsikotik briketa eta Aneri sua eskaintzen dio. Honek aspaldian ez duela ikusi eta ea non sartzen den galdetzen dio. Martak Unibertsitate Aukerarako Azterketa prestatzen ari dela eta ez duela egunaren argia maiz ikusten baina Punki jai honetara etorri gabe ezin utzi duela eta goaz dantzara.

        Laurak abiatzen dira l'm gonna back kanta entzuten den bitartean, baina justu momentu honetan bukatzen da eta Perttoliren lehen akordeak aditzen dira. Gaua beroa bada ere, ez da itolarria somatzen ilargiaren aurpegian eta pirata bat dirudi, eskoiako begia baitauka erdi janda. Bi izar gordelari ditu alboetan eta hogeigarren mendeko giza burnizale erromantikoen pensakizunak, aurreneko ere, burniarokoenak izan zituen bezala. Ta gero Triana ta gero Leño ta gero eldarnio eta lilura.

        Goxo segitzen dute ordu laurden batez, ordu erdi batez, Anek tabernara bueltatu behar duen bitartean. Danak laguntzeko prest daude baina berak nabariago egingo dela bere falta eta ahal badu geroago alde egingo duela berriro. Koadrilak trabeskatu eta pasa egiten ditu, borobil txikietan zutik dirautela. Kurioso da baina berak hainbat maite dituela komikiak, hor dagoen tipo hori Sam Spade dela esango luke. Alura horrekin imajinatu izan du beti eta ezin dela tronpatu uste du, baina adimena lan produktibora itzuli aurretik betarik ez duela hartzen jakinda, horri gehitzen dio ikusitako ilusinoa.

        Nik ez zaitut ondino ezagutzen Felipe, báina badut topaketa baten zurrumurrua, orrua kasik. Gaur sandalien sokak lotzerakoan, hatz batzuek lotzen ziren nireetara zintak laxatuz eta zergatik ez dituzu deslotzen esanaz; konturatu naiz norbait ezagutu behar nuenaren seinalea zela.

        Gero azalduko zara zu Felipe, inperdible bat ahoan duzula mailua iltzera zein dudan gau honetako konpainia galdetuz. Ni, ez zara zu izango sandaliak askatzen trebea? eta zu baietz zu baino trebeagorik ez dagoela bailara guztian, eta ba goaz Parabisura trago bat hartzera.

        Sam Spade Parabisura doa ere. Anek barraren atzeko argitasun horretan jauzi bat egiten du aurrera, izutua kuriosa baino, nonbait pistola baten esperoan dago gabardina beltzaren azpian. Spadek atzeraka botatzen du bere sonbreroa eta tio Julen baserrikoa azaltzen da azpian. Anek tia Julenez galdetzen dio. Hilkutxa baino itxiagoa, bajotik uer is esanaz ba doa eta malko bat irristatzen zaio masailatik.

—jarraitzekotan—

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.