L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-10/11 (1984-martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Liburu gabeko dedikatoriak (II)

Azken orrialdearen beldurrez

 

Josu Landa

 

        Herri batetan bazegoen mutiko oso ilustratu bat. Liburuak asko gustatzen zitzaizkion, gehiegi bere andregaiaren ustetan. Halere, behin batez sekula ez bezala gustatu zitzaion liburu bat topatu zuen. Hasi irakurtzen eta txunditurik geratu zen gaztetxo hura. Liburu harekiko debilidadea gehituz joan zitzaion neurri berean, mundutik isladatzen hasi zen piskanaka baina etengabe. Bihotzeko soldadu kuttunari gerrara joatea noiz tokatuko zaion zain egon ohi den modura, gure protagonista hari liburua bukatutakoan zer geldituko ote zitzaion beldur itogarria nagusitu zitzaion. Eta minbiziari kontra egin nahi dion gaixo desesperatuak bezalaxe, orrialdeak gero eta astiroago pasatzen zituen, hurrengo orrialdearekin liburua amaituko ote zitzaion ikara bizian. Apurka apurka, leitutakoari gustoa ateratzera baino, zetorrenaren urritasunaz angustiatzera dedikatzen zituen bere egunak. Azkenerako, aste osoak ematen zituen lerro bakar bat irakurtzen. Haren andregaiak zeharka jakin zuen irakurtzeari utzi egin ziola, eta tripak janez erretzen zituela bere minutu bukaezinak. Udaberri lainotsu batez bere buruari su eman zion, eskutartean liburu kiskali bat aurkitu ziotelarik. Hiletan, erretoreak bertsikulo pare bat leitu zituen ebanjeliotatik.

 

(ezer onik egin gabe,

beren buruak erre dituzten

idazle frustratuei)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.