| 
 
 
 
 
Gorka Setien
 
 
 
gu, hain zahar hain kaxakar
 
gu, historia eramale zentzugabeak
 
      hain zakar
 
      hain gogor
 
      euskaldun ala vascon
 
      mundu moderno honetan
 
      zertarako gara gauza?
 
 
 
gure harria desgastatzen ari...
 
      hitzegiten ahaztuko zaio.
 
  gure usoak berunez kutsatuak daude...
 
  irrifar bortxatua irrifar bortxatia
 
 
 
        gure haurrek zerbait gogoratuko ote?
 
        baina umeak norenak dira? gureak akaso?
 
 
 
       gu, hain zahar
 
       larrua jotzea pentsatzeaz aparte
 
       zer dakigu egiten,
 
       zer daukagu hutsa eta astakeriaz beste?
 
 
 
              
             |